2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari†lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika Trebiñun hasiko da apirilaren 7an (osteguna), 17:30ean.
Hiriburuetako ordutegiak:
IRUÑEA, apirilak 8 (ostirala), 19:00.
BAIONA, apirilak 11 (astelehena), 22:40.
MAULE, apirilak 12 (asteartea) 08:30.
DONIBANE GARAZI, apirilak 12 (asteartea), 12:50.
GASTEIZ, apirilak 14 (osteguna), 18:00.
BILBO, apirilak 15 (ostirala), 16:45.
DONOSTIAn apirilaren 17an (igandea) egingo ditu azken kilometroak Korrika 17k. Euskararen aldeko lasterketa 9:30ean sartuko da Donostiako kaleetan eta 13:00etan ekitaldia egingo da (goizetik gauera ikuskizunak egongo dira: Euskalaketa lehiaketaren finala, kontzertuak, umeentzako ekintzak, besteak beste
KORRIKA 17-KO IBILBIDEA
Mintzakide | 03/03/2011
BILBOKO KONPARTSEN DESADOSTASUNA UDALAREKIN
Mintzakide | 02/03/2011
Kaixo!
Hemen bidaltzen dizkizuegu Udaletxetik bidalitako “RESPUESTA A BILBOKO KONPARTSAK EN REFERENCIA A CARNAVALES 2011″ prentsanotari egiten dizkiogun zehaztapenak:
Pasa den asteko ostegunean (otsailaren 17an) email bat jaso genuen Udaletxeko Espazio Publikoa Erabiltzeko Bulegotik (behean atxikitzen dugu). Horretan argi esaten ziguten ez zutela baimenik ematen tostaden lehiaketa ezta putxeren lehiaketarako. Banatu barik haien artean, hau da: putxerak (indabak) bai egiten dira bertan baina tostadak aldiz, bakarrik aurkezten dira, bakoitzak bere sukaldean egin eta gero.
Ez dugu jaso ez idatziz, ezta elkarrizketa telefonikoetan bez, inolako alternatibarik Udaletxearen aldetik. Are gehiago: saiatu izan gara haiekin biltzen, eta bilera hori atzora arte ez dugu lortu. Eta gaur jaso dugu idatziz alternatiba horiek begiratzeko aukera. Bai esan ziguten telefonoz deituko zigutela alternatiba posibleak aztertzeko…baina deirik ez dugu jaso.
Udaletxeko erregistrotik eskatu izan genituen Gran Viatik ez jaisteko azalpenak. Gaur arte ez dugu inolako erantzunik jaso.
KORRIKA BADATOR!
EUSKALARIEK “TXOTX†EGIN DUTEMintzakide | 02/02/2011
Ostegunean, urtarrilaren 20an, Arabako Sagardo Berriaren eguna ospatu zuten Aramaioko Iturrieta sagardotegiko euskalakariek. Gonbidatu berezia Korrika 17 izan zen eta Edurne Brouard (Korrika 17ren arduraduna) eta Mertxe Mugika (AEKren Koordinatzaile nagusia) egon ziren kupelen irekieran. Txooootx, euskalakariok!
IBILBIDEA
2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari†lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika
ERREZETA
TALOAK NOLA EGINMintzakide | 01/02/2011
Taloak etxean egin ditzakezu, erraz. Artirina, gatza eta ur repela besterik ez duzu behar. Mahaia ongi garbitu, eta artirinezko sumendi bat egin bertan:artirinarekin mendi bat eraiki, eta zuloa egin goiko aldean. Zulo horretara gazitutako ur epela gehituz, eta guztia ongi-ongi eskuarekin irabiatuz, plastilina moduko ore bat lortu behar duzu;ez dadila oso hezea egon, eskuetan itsatsi egingo zaizu eta.
Ondoren, ore horretatik zatitxo bat hartu, eta ongi zanpatu, plater itxura har dezan. Plater moduko horren ertzak ongi itxi, eta zartagin batean frijitu, oliorik gabe.
Garrantzitsua da taloaren ertzak itxita egotea, beroak ertz horietatik ihes egin ez dezan eta igo dadin. ON EGIN!

Toloa
ALBISTE LABURRAK
Mintzakide | 20/01/2011
- Bilbao BBK live-ek bere jaialdia ordezkatzeko, COLDPLAY talde Britaniarra gonbidatu du.
- Badator sagardotegi garaia!
Euskal Herri osoan aukera paregabea dugu Txotx garaiari ongi etorria emateko.
Besteak beste, Bizkaian ere, herri ugaritan aurki ditzakegu sagardotegiaz gozatzeko leku interesgarriak. - Ajangiz, Berriatua, Bilbo, Dima, Elorrio, Fika, Galdakao, gatika, gernika; gizaburuaga, Getxo, karrantza, Iurreta, larrabetzu, Leioa, Lemoiz, Lezama, Loiu, Markina-Xemein, Mendexa, Mungia, Muxika, Urduliz eta Zornotza.
- Bob Marley Eguna ospatuko dute otsailaren 6an Bilbon eta Iruñean
Euskalduna Jauregiak 427.600 euroko irabaziak izan zituen iaz. 846 ekitaldi izan ziren, 485.735 lagun
DENBORAPASAK
Mintzakide | 10/01/2011
HONAKO HELBIDE HONETAN AUKERA PAREGABEA AURKITUKO DUZUE EUSKARA IKASTEAREKIN BATERA, HAINBAT DENBORAPASATAN PARTE HARTZEKO.
-LETRA-ZOPA
-JEROGLIFIKOAK
-LOGIKA JOKOAK
Vietnam. Iparraldeko lurrak. Bideoa
Mintzakide | 17/12/2010
Title: Vietnam. Iparraldeko lurrak. Bideoa
Location: Kastañosko udaltegia
Description: Kastaños 11. Funikularraren aurrean.
Start Time: 19:00
Date: 2010-12-20
OLENTZERORI HARRERA AUZOETAN
Mintzakide | 14/12/2010
Title: OLENTZERORI HARRERA AUZOETAN
Date: 2010-12-24
















