Mintzapraktika
Zer da MINTZAPRAKTIKA?
MINTZAPRAKTIKA ikastaroen bitartez, ikasleek mintzamen-maila hobetzeko aukera izaten dute, maila formalean zein informalean.
Dinamika
Mota askotako ariketak jorratzen dira, beti ere funtzio komunikatibo jakin batzuekin: batzuetan, ahozko abiapuntutik hasita (bideoak, entzungaiak, e.a.); beste batzuetan, idatzizko testuetatik.
Hala, ikastaroan, estilistikari dagokionez, bereziki lantzen dira honakoak:
- Laburpenak.
- Iritziak.
- Azalpenak.
- Kontaketak.
- Ahozko gai libreak (ikasleek eurek prestatutako hitzaldiak).
Bat-batekotasuna hobetzea ere garrantzitsua da. Horri begira, egoerak lantzen dira bereziki.
- Rolak banatu.
- Eztabaidak.
- Talde-lanak.
- Ahozko egoera komunikatibo bereziak.
Norentzat
Ahozko maila HOBETU nahi duen edonorentzat, euskaldun zahar nahiz berri izan.
Maila jakin bat eduki arren, hitz egiteko aukera gutxi duen edonorentzat.
Ahozko azterketak gainditu nahi dituen edonorentzat.
















