Gure Euskaltegia
Ulibarri euskaltegia Bilboko erdigunean kokatuta dago eta Euskal Herrian euskara maila profesionalean irakasteari ekin zion lehen zentroa da. 1975. urtean hasia du bere ibilbidea.
Gure eskaintza oso zabala da. Ulibarri Euskaltegiak euskararen eta euskal kulturari lotutako gaien ikaskuntza/irakaskuntza eta lan-esparruko hizkuntza normalizazioari begirako hainbat proiektu eskaintzen ditu.
Kalitate Arauak eta Bikaintasun Ereduak erreferentziatzat hartu ditugu kalitatezko zerbitzuak eskaintzeko.

Material didaktikoak etengabe sortzeak berrikuntza eta hobekuntza segurtatzen dizkigu.
















