Kalitatea
KALITATEA
2004. urtean UNE-EN ISO 9001:2000 ziurtagiria lortu zuen Ulibarri Euskaltegiak. Handik hona kalitatearen ildotik jarraitu dugu lanean, 2007.ean berriztatu genuen ziurtagiria. EUSKALITeko Ebaluatzaile Klubeko kideen Kanpo Kontrastea jaso ondoren, Bikaintasunaren Konpromiso Diploma jaso dugu 2010ean. Une honetan EFQM Bikaintasun Eredua eta UNE-EN ISO 9001:2008 arau berria erreferentetzat hartuta, ari gara gure prozesuak lantzen, beharrezko hobekuntzak bideratzeko.
| BIKAINTASUNAREN BIDEAN | |
| 2003 | Ulibarri Euskaltegiak bere lehenengo Plan estrategikoa definitzen du (2003/04 – 2006/07). |
| 2004 | UNE-EN ISO 9001:2000 ziurtagiria lortzen dugu euskararen ikaskuntza/irakaskuntzan zein materialgintzan. |
| 2005 | Ulibarri Euskaltegiak UNE-EN ISO Araurako barne-auditore bat du lan-taldean (2008an bi). Lehenengo urratsak Erabateko Kalitatearen bidean: “Erabateko Kalitatea Irakaskuntzan”- eta “Lidergoa”-lanketaren hastapenak. |
| 2006 | EFQM Ereduaren inguruko lehenengo ikastaroak. Ulibarri Euskaltegiko barne-kurrikuluma, gure izaera/kultura adierazten duena. |
| 2007 |
Ulibarri Euskaltegiak bere bigarren Plan estrategikoa definitzen du (2007/08 – 2010/11). Prozesuen kudeaketarako aurrerapauso batzuk ematen dira: prozesu mapa eta prozesu nagusiak identifikatzen dira.
|
| 2008 |
Berrikuntza Agenda burutzen dugu eta Directiv@s 21 jardunaldietan parte hartzen dugu. Kalitate bekadun bat hasten da gurekin lanean Euskaliten bitartez. Bikaintasunaren asteko jardunaldietan eta hainbat ikastarotan hartzen dugu parte: FOAC-Kalitatea, FOAC-Lidergoa, Memorien idazketa. Enpresa bikainak bisitatu ditugu: Ulma Forja, Geiser Gastech, Ursulinas, Asle, Euskalit. Lehenengo autoebaluazioa burutzen dugu (senior baten laguntzarekin). Euskalitetik lehenengo aldiz Kanpo Kontrastea jasotzen dugu.
|
| 2009 |
Mantenu auditoria pasa ondoren, ziurtagiriaren eremu aldaketa lortzen dugu: euskararen ikaskuntza/irakaskuntzan eta lan-esparruko hizkuntza normalizazioan zein materialgintzan. Zuzendaritzako partaide bat Euskaliteko Ebaluatzaileen Klubean sartu da. Bikain, Euskararen kalitate ziurtagiria lortzen dugu.
|
| 2010 |
EUSKALITeko Kanpo Kontrastea jaso ondoren, Bikaintasunaren Konpromiso Diploma jaso dugu. Ulibarri Euskaltegiko kalitate teknikaria EUSKALITeko Ebaluatzaile Klubean sartu da.![]() |
| 2011 | Jarraitzen dugu burua pestatzen EUSKALITen eskutik: Estrategia eta helburuen despliegea eta Pertsonen kudeaketa. |