Kalitate politika
KALITATE POLITIKA
Ulibarri Euskaltegia Irakaskuntza Kooperatiba Elkartearen helburua bezeroak eta interes-taldeak guztiz asetzea da. Horretarako, zuzendaritzatik zabaldu eta langile guztiek bereganatutako kalitate kultura gure proiektuaren oinarri bihurtu dugu, euskararen ikaskuntza/irakaskuntzan zein materialgintzan islatzen delarik.
Hau horrela izanik, honako irizpideak zehaztu ditugu:
- Gure produktuak, euskara eta euskal kulturari lotutako gaien ikaskuntza/irakaskuntza zein hizkuntzaren normalizazioa, direla eta, bezeroaren beharrak eta itxaropenak asetzea da gure helburu nagusia. Eta horretarako, etengabeko hobekuntza hartu dugu abiapuntu.
- Gure langileria euskaltegiko errekurtsorik garrantzitsuena da. Hauexek dira erakundeari ematen dizkion balorerik aipagarrienak: profesionaltasuna, zintzotasuna eta laguntzeko jarrera. Baita talde-lanerako, eta, etengabeko prestakuntzarako jarrera irekia ere.
- Gizarteak sortarazten dituen aldaketa beharrei epe laburrean erantzun ahal izateko baliabideak landu, teknologia-berrikuntzan aritu eta irakaskuntza metodologiaren berriztapenean lan egitea dira gure konpromisuak.
- Euskal Herriko Gobernuko Kultur Sailak zabaltzen dituen arau aldaketetan eguneratuta gaude.
- EFQM Bikaintasun Eredua eta UNE-EN ISO 9001:2000 araua erreferentetzat hartu ditugu gure prozesuetan beharrezko hobekuntzak sartzeko.
Bilbon, 2009ko abenduaren 3an
Zuzendaria
Zuzendaria
















