Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Kukua laster arrimatuko da, pozik, eta kantua adituko diogu… baldin eta martxoa ona badator, goxo, epel. Bestela ez; bestela, berandutu egingo da gure kukua. Eta badakizue kukua udaberriaren iragarle dela, neguaren adioaren seinale. Eta kukua entzutean sakelan dirua baldin badugu, urte osoan txin-txin, diru-hotsa, bihotzean poza. Kantak hori dio, behinik behin.