Eskaintza
Gurean urte osoan eskaintzen ditugu , ia edozein maila edo ordutegitakoak, larunbat goizez nahiz barnetegian eginak. Ikastarootan teknologia berriek eginkizun garrantzitsua jokatzen dute. Gainera, autoikaskuntza sistema bat daukagu, ordutegia eta ikasbidea aukeratzea errazago egiten duena.
Ulibarri Euskaltegian honako zerbitzu hauek ere aukeran daude: Mintzakide programa; egonaldiak familia euskaldunetan; Ekiloreren aholkularitza, enpresa eta erakundeentzat… Den-dena hizkuntza are aiseago zureganatzeko.
Emandako titulu guztiak ofizialak dira, helduen euskalduntze-maila homologatuei dagozkienak.
Ikasturtean zehar, edozein sasoitan, euskaltegian eskaintzen diren ikastaro guztietan eman ahal izango duzu izena, trinkoetan zein arruntetan. Zure euskara-mailari dagokion ikastaroa aurkituko dugu.
Udan, gainera, Bilboko euskaltegiaz gain barnetegia ere eskaintzen dizugu, aukera-aukeran.
















