Urrezko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso du Ulibarri Euskaltegiak
Ekilore | 2010(e)ko noviembrek 12
Asteazken iluntzean, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek 2009 eta 2010eko Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak banatu zituzten Donostiako Kursaalean.
44 enpresa eta erakundetako ordezkariak bildu ziren, bakoitzari zegokion ziurtagiria jasotzera.
Maila gorenekoa
Bikain ziurtagiriek hiru maila dituzte: Oinarrizkoa, zilarrezkoa eta urrezkoa. Ulibarri Euskaltegiak maila goreneko ziurtagiria eskuratu zuen iaz, Urrezko Bikain-a, atzo jaso zuena, alegia.
44 enpresa eta erakunde horietatik, 19-k lortu dute goi mailako urrezko Bikain ziurtagiria -tartean, Ulibarri euskaltegia-; 14-k zilarrezkoa; eta gainontzeko 11k, oinarrizkoa.
Eusko Jaurlaritzak sortu zuen ziurtagiria 2007an eta Euskalit-ek kudeatzen du. Helburua, EAEko esparru sozio-ekonomikoko erakundeek garatutako hizkuntza-normalkuntzako prozesuek izan duten garapen-maila egiaztatzea eta aitortzea da.
Sarituez gain, 300 lagun inguruk hartu zuten parte Xabier Euzkitzek gidatutako saioan.