ONGI ETORRI GURE WEB GUNE BERRIRA!!
Mintzakide | 2009(e)ko mayok 11
Ondo dakizuenez, gure web gune berria martxan dago. Orain badaukazue aukera; alde batetik, gure blogean parte hartzeko; eta bestetik, Bilbon gertatuko diren ekitaldi guztien berri jakiteko. Aprobetxa ezazu aukera!!
Ulibarri euskaltegiak Bilboko Udalarekin batera helduentzako zein adinekoentzako programa berritzailea martxan jarri dugula jakinarazi nahi dizuegu, ‘MINTZAKIDE programa’, hain zuzen ere. Programaren lehenengo edizio hau apirilean hasi eta ekainean amaituko da’MINTZAKIDE programa’-ren helburua hau da: Bilbon euskararen erabilera bultzatzea, baita euskaldunen arteko harremanak sortzea eta eustea ere; azken finean, euskara Bilbon bizirik izatea. Asmo handiko helburu horretantxe koka dezakegu programa berritzaile hau. Oraingoan, era berri batean. Programa osagarri honen bidez euskaraz dakitenei hiztun izateko pausoa erraztuko diegu. ‘MINTZAKIDE programa’ zertan datza?Lehenengo eta behin argitu nahi dugu programa berri honen helburua ez dela euskara eskolak ematea; aitzitik, helburua da euskararen oinarrizko ezagupenak dituzten pertsonei, era errazean, erlaxatuan eta ahalik eta errealenean euskara BIKOTEKA praktikatu eta erabiltzeko aukerak ematea.Programa hau mintzakide boluntarioaren eskarmentuan oinarrituko da. Hala, euskal hiztun boluntarioek denbora tarte bat eskainiko diote euskara modu egokian erabili edo hobetu nahi duenari. Beraz, euskara sendotu nahi duten pertsona helduei begirakoa da.
Ulibarri Euskaltegiak Bilboko Udalarekin batera helduentzako zein adinekoentzako programa berritzaileamartxan jarri dugula jakinarazi nahi dizuegu, ‘MINTZAKIDE programa’, hain zuzen ere. Programaren lehenengo edizio hau apirilean hasi eta ekainean amaituko da
‘MINTZAKIDE programa’-ren helburua hau da: Bilbon euskararen erabilera bultzatzea, baita euskaldunen arteko harremanak sortzea eta eustea ere; azken finean, euskara Bilbon bizirik izatea. Asmo handiko helburu horretantxe koka dezakegu programa berritzaile hau. Oraingoan, era berri batean. Programa osagarri honen bidez euskaraz dakitenei hiztun izateko pausoa erraztuko diegu.
‘MINTZAKIDE programa’ zertan datza?
Lehenengo eta behin argitu nahi dugu programa berri honen helburua ez dela euskara eskolak ematea; aitzitik, helburua da euskararen oinarrizko ezagupenak dituzten pertsonei, era errazean, erlaxatuan eta ahalik eta errealenean euskara BIKOTEKA praktikatu eta erabiltzeko aukerak ematea.
Programa hau mintzakide boluntarioaren eskarmentuan oinarrituko da. Hala, euskal hiztun boluntarioek denbora tarte bat eskainiko diote euskara modu egokian erabili edo hobetu nahi duenari. Beraz, euskara sendotu nahi duten pertsona helduei begirakoa da.
Informazio gehiagorako: www.mintzakide.org