MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Bernard Etxepare
Mintzakide | 2009(e)ko diciembrek 23
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Bernard Etxepare dugu euskarazko idazlan bat lehenengoz argitaratu zuen idazlea. Ez dakigu ez noiz ez non jaio zen. 1545ean argitaratu zen «Linguae Vasconum Primitiae» poesia liburuskaren hitzaurrean dioenez «bertze nazione orok uste dute ezin deus ere skriba daiteyela lengoaje hartan, nola bertze orok baitute skribatzen berian». Beraz, euskalduntasunak bultzatu zuen idaztera; baina ez soilik horrek. Poesiarekiko grinak ere euskarazko lehenbiziko olerki erotikoak idaztera bultzatu zuen. Hona hemen adibidetxo bat, MINTZAKIDE, baina ez zaitez beldurtu euskara “arraro” horrekin. Har ezazu kontuan 1545eko hitzak direla!!!
Nola emaztea gizonaren petik biluzgorririk
Beso biak zabaldurik dago errendaturik
Gizon horrek dagiela hartaz nahi duenik.
Jo badeza dardoaz ere gorputzaren erditik
Aingeruak bano oboro ez larrake gaizkirik
Baina dardoa ematurik zauria ere sendoturik
Bere graziaz ezartzen ditu elkarrekin baketurik.
Tira, MINTZAKIDE, oso-oso erotikoak ere ez dira: emaztea biluzik, besoak zabaldurik, gizonaren dardoa emakumearen gorputzaren erdi-erditik… eta hori guztia ederra dela! Bale, ados! Erotikoak baino, minierotikoak! Baina, kontuan hartu apaiza ere bazela!!! Gaurko apaizek honetaz guztiaz hitz egiten al dute? Horra galdera.