MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Eguraldiaz
Mintzakide | 2010(e)ko enerok 25
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Eguraldiaz baliatzen dira kazetariak denbora betetzeko, telebistan bereziki. Beraientzat notizia da ez uholdea, euri asko egin duela baizik; beraientzat notizia da ez glaziazioa, baizik ohiko elur malutak jaustea; beraientzat notizia da ez errekak urik gabe geratzea, epeltasuna baizik. Berri aipagarriak dira uholdeak, noski; glaziaziorik balego, hori ere berri aipagarria izango litzateke, noski; baita errekak urik gabe geratzea ere, bero-bolada kiskalgarri baten ondorioz… Baina gurean euri asko egitea, elur malutak jaustea edo epel egotea zergatik dira notizia? Zergatik eskaintzen diote horri hogei minutuko tartea? Agian jendearena da arazoa, alegia, ikus-entzuleona? Akaso naturarekiko harremana hain galdua dugu non telebistatik esan behar diguten zer eguraldi dugun? Ez al dakigu zerura begiratzen?!