MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Albert Camus
Mintzakide | 2010(e)ko enerok 27
«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
***
Hona Albert Camus (1913-1960) idazlearen Arrotza liburuaren pasartetxo bat. 1970ean Txato Agirrek ekarri zuen euskarara.
«Hotzak iratzartu nau. Begiak ireki ondoren, lehen baino argiago aurkitu dut gela. Ez zegoen itzal ttipienik ere eta gauzen distirak min ematen zidan begietan. Istant honetan heldu ziren amaren lagunak. Dozena bat. Banaka-banaka sartu ziren. Ez dute aulki hotsik atera. Inoiz inori ez bezala begiratzen nien, eta haien mugimendu guztiak zaintzen nituen. Hala ere ez nien ulertzen eta neke zitzaidan haien mundua sinesten. Mantal bat zuten soinean emakumezkoak, gerrian soka batekin lotua eta honela nabarmenagotzen zitzaien tripa borobila. Lehen aldiz ohartu nintzen nolako tripa zuten emakume zaharrek. Gizonezkoak argal eta ilezuri. Haien begi erdi estaliek harritzen ninduten gehienik haien aurpegietan. Esertzerakoan, niri begiratu didate ia guztiek, burua astintzen zutelarik. Ezpain gastatuak eta hortz gabeak. Ez nekien agurtzen ninduten edo keinu bat zen. Agurra zela uste dut. Une honetan ohartu naiz nire aurrean eseri direla denak, atezainaren alboan. Ni juzgatzeko ote zeuden irudipena sortu zait.»