MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Ñabardurak
Mintzakide | 2010(e)ko febrerok 8
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Ze polita kolore-aniztasuna! Ze polita ñabardurak! Horretaz jardun zuen lehengoan Kirmen Uribe idazleak hitzaldi batean. Haizearen koloreaz jardun zuen. Esan zuen bere aitarentzat, haizeak koloreak zituela. Haize beltza deitzen zion itsasotik sartzen zen haize hotzari. Eta haize gorri lautada zabaletatik zetorrenari. Eta haize zuri negua arintzen duen haize goxoari. Arrantzalea zenez, haize berdea ere ezagutzen zuen, itsasoan ardiak sortarazten zituena. Ze politak haizeari buruzko ñabardurak! Batez ere gaur, jende guztiak haize mota guztiei HAIZE deitzen dienean. Ze polita itsasoko ardiena, hots, uhinen gaineko bits edo apar jauzilarien kontu hori! Batez ere gaur, jendeak guztiari OLATU deitzen dionean. Aurrera goaz ala atzera? Ñabardurak galtzea zer da, sinpletzea ala aberastea?