MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Posta zigilu zaharrena
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 14
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
20.000 euro baino gehiago ordaindu zuten munduko lehen posta zigilu itsaskorrarengatik 2009an
22.900 euro inguru ordaindu zuten 2009an munduko lehen posta zigilu itsaskorra, penny black izenekoa, Londreseko Sotheby?s enkante-etxean. Enkantean ordaindutako preziorik altuena ostera, 60.000 euro inguru, egoera ezinhobean zeuden penny blue zigiluaren ale bigatik izan zen. Victoria Erreginaren soslaiaren irudia du penny black zigiluak, eta 1840ko maiatzaren 1ean kaleratu zuten Erresuma Batuan eta Irlandan erabiltzeko. David Bartonen bildumakoak ziren hiru posta zigiluak; 2008an hil zen gizonezko hau oso pertsonaia ospetsua zen filatelia munduan. Bere bildumaren zati handiena jarri zuten salmentan enkante-etxean (Britainia Handiko, Inperio Britainiarreko, Ameriketako Estatu Batuetako eta Suitzako aleak), eta 514.752 libera ordaindu zituzten guztiengatik (571.400 euro). Bildutako diru guztia ongintzarako erabiliko dute.