MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Hil eta gero bizi!!!
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 28
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Gizon bat mozkortuta agertu zen bere ehorzketan
Igeltsero brasildar bat hiltzat jo zuten trafiko-istripu batean, eta Parana estatuaren hegoaldeko Platina herrian lurperatu behar zuten. Gau osoan parrandan egon eta gero, albistea irratian entzun zuen lagun batek abisua eman zion eta ahal bezain azkar joan zen hilerrira. Berarekin nahasi zuten gizon bat lurperatu behar zuten bertan. Familiak kontratatu zuen ehorztetxearen gerenteak baieztatu zuenez, “senide batzuek zalantzak izan zituzten istripuan hildakoaren gorpua identifikatu behar izan zutenean, baina izeba batek eta lau lagunek bera zela esan zuten”. Igeltseroak ez zuen bizia galdu, baina haren apartamentuko jabeak (gorpua identifikatu zutenetako bat) haren arropa eta koltxoia erre egin zituen.
Zuek ez koltxoirik erre, Mintzakide Programaren 2009-2010 ikasturtea asteon amaitu arren, iraila-urrian izango gaituzue berriz hemen… eta kalean, euskaraz ahalik eta gehien biziz. Uda emankorra eta betegarria izan dezazuela!!!