KORRIKA BADATOR!
EUSKALARIEK “TXOTX” EGIN DUTEMintzakide | 2011(e)ko febrerok 2
Ostegunean, urtarrilaren 20an, Arabako Sagardo Berriaren eguna ospatu zuten Aramaioko Iturrieta sagardotegiko euskalakariek. Gonbidatu berezia Korrika 17 izan zen eta Edurne Brouard (Korrika 17ren arduraduna) eta Mertxe Mugika (AEKren Koordinatzaile nagusia) egon ziren kupelen irekieran. Txooootx, euskalakariok!
IBILBIDEA
2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.