Gazte gehienek euskaraz dakitela diote!!!
Ekilore | 2011(e)ko marzok 2
15 eta 29 urte bitarteko % 71k ongi edo nahiko ongi ulertzen dutela baieztatzen dute; % 69k euskaraz idatzitako testuak ongi edo nahiko ongi irakurtzeko gai direla esaten dute; % 63k euskaraz ondo edo nahiko ondo idatz dezaketela; eta, azkenik, % 59ren hitzetan, euskaraz ongi edo nahiko ongi mintzatzen dira. Edonola ere, gazteen % 62k hizkuntza-gaitasun handiagoa dute (erraztasun handiagoz hitz egiten dute) gaztelaniaz euskaraz baino.