BILBOKO KONPARTSEN DESADOSTASUNA UDALAREKIN
Mintzakide | 2011(e)ko marzok 2
Kaixo!
Hemen bidaltzen dizkizuegu Udaletxetik bidalitako “RESPUESTA A BILBOKO KONPARTSAK EN REFERENCIA A CARNAVALES 2011″ prentsanotari egiten dizkiogun zehaztapenak:
Pasa den asteko ostegunean (otsailaren 17an) email bat jaso genuen Udaletxeko Espazio Publikoa Erabiltzeko Bulegotik (behean atxikitzen dugu). Horretan argi esaten ziguten ez zutela baimenik ematen tostaden lehiaketa ezta putxeren lehiaketarako. Banatu barik haien artean, hau da: putxerak (indabak) bai egiten dira bertan baina tostadak aldiz, bakarrik aurkezten dira, bakoitzak bere sukaldean egin eta gero.
Ez dugu jaso ez idatziz, ezta elkarrizketa telefonikoetan bez, inolako alternatibarik Udaletxearen aldetik. Are gehiago: saiatu izan gara haiekin biltzen, eta bilera hori atzora arte ez dugu lortu. Eta gaur jaso dugu idatziz alternatiba horiek begiratzeko aukera. Bai esan ziguten telefonoz deituko zigutela alternatiba posibleak aztertzeko…baina deirik ez dugu jaso.
Udaletxeko erregistrotik eskatu izan genituen Gran Viatik ez jaisteko azalpenak. Gaur arte ez dugu inolako erantzunik jaso.