Bilboko Udalak Euskara ikasteko diru-laguntzak emango ditu gurasoentzat.
Ekilore | 2011(e)ko septiembrek 1
Kaixo, lagun Hori
Ulibarri Euskaltegitik euskararen gaineko informazioa helarazi nahi dizuegu:
Bilboko Udaleko Euskara, Gazteria eta Kirol Sailak euskara ikasteko diru-laguntzak banatuko ditu gurasoen artean. Diru-laguntza horren helburu nagusia da euskararen erabilera sustatzea batez ere familia-eremuan.
Diru-laguntza eskuratu nahi dutenek, eskaera irailaren 1etik 23ra egin beharko dute 08:30etatik 13:00etara. Izen ematea www.bilbao.net webgunean, sailaren bulegoan bertan edo Barrutietako Udal-bulegoetan eta 010 telefonoan egin daiteke.
Diru-laguntza eskatzeko honako baldintza hauek bete behar dituzte gurasoek: haurraren gurasoa edo tutore legala izatea, Bilbon erroldatuta egotea, euskaltegiko 1etik 12ra arteko edozein mailatan hasi ahal izatea eta semeak edo alabak gehienez 5 urte izatea (umea nagusiagoa bada, euskararen ezagutza maila jakin bat eskatuko da).
Aprobetxatu aukera eta etorri Euskaltegira.Ondo izan.Ulibarri euskaltegia