SAN SIMON ETA SAN JUDAS, UDARA JOAN DA ETA NEGUA HELDU DA, ARTZAI GAIXOA GALDU DA.
ESAERA ZAHARRA
Mintzakide | 2010(e)ko octubrek 18
AZAROAREN 27AN DISKO AURKEZPENA
Mintzakide | 2010(e)ko octubrek 15
Bilduma diskoa EITBren Bilboko egoitzan aurkeztuko dute. Gainera, lan honetan parte hartu duten abeslari batzuek kontzertua eskainiko dute azaroaren 27an, Euskaldunan Euskal Herriko Lur Maitea bilduma diskoa aurkeztuko dute Radio Euskadik eta Elkarrek. Gure gertuko historian ezinbesteko izan ditugun 40 abesti dakartzan CD bikoitza da. Hemen dituzu entzungai lan berri honetako hiru kanta: ”Aitorren hizkuntza zaharra”, ”Aita semeak” eta ”Nire herria bezala”
Informazio gehiago
Ortzemugak begietan
Ken Zazpiren diska berriaMintzakide | 2010(e)ko octubrek 14
Ken Zazpiren “Ortzemugak begietan” diskoa urriaren 28an kalean.
“BILBAO HIRIA” 22 POP-ROCK LEHIAKETA
Mintzakide | 2010(e)ko octubrek 14
Title: “BILBAO HIRIA” 22 POP-ROCK LEHIAKETA
Location: Bilbo
Description: Kontzertu berezia. “BILBAO HIRIA” 22 POP-ROCK LEHIAKETA.
THE WYNS (Varese-Italia) + BRAIN POLLUTION (Turín-Italia)
Sarrera dohainik
Start Time: 20:00
Date: 2010-10-14
Bilboren gaineko kanpoko ikuspegia egun.
Youtuben bolkatutako bideo ikusgarriak azaltzen du denboran zehar zelan aldatu den gure hiria.Ekilore | 2010(e)ko septiembrek 17
Ulibarri Euskaltegia, euskararen erreferentea online
PREZI formatoa oraindik ezagutzen ez duzuenontzat hona hemen Ulibarri Euskaltegia hobeto ezagutzeko aurkezpen berritzailea!!!Ekilore | 2010(e)ko septiembrek 9
Puntako formato honek nork bere enpresa ON LINE publizitatzea ahalbideratzen du ; izan ere, oso modu ikusgarrian nahi beste ezaugarri agertu ahal ditugu eta Flash player formatoan gure portatiletan gordetzeko bai eta bezeroei txiskeroan edo CD exekutablean luzatzeko ere aukera eman du.
Adibide modura Ulibarri Euskaltegiko aurkezpena duzue ikusgai http://prezi.com/mtmnihvdqmju/
Bilboko Udalaren eskutik Euskara ikasteko diru-laguntza gurasoentzat
Ulibarri Euskaltegian, urritik aurrera, Gurasoentzako ikastaroak eskainiko dituguEkilore | 2010(e)ko juliok 15
Dirulaguntzak eskatzeko sakatu hemen: informazioa
Irailean matrikula egiteko eta informazioa eskatzeko, Ulibarri euskaltegian bertan.
Euskara komertzialeko oinarrizko ikastaroa. Curso de euskera comercial básico
Ulibarri Euskaltegiaren eskutik, Xede bereziko ikastaroetan matrikula egiteko Irailean.Ekilore | 2010(e)ko juliok 15
Xede bereziko ikastaro hauetan matrikula egiteko Irailean.
A partir de Septiembre se podra realizar la matricula en los cursos.
NORENTZAT: Euskara ez dakiten (edo oso gutxi dakiten) Bilboko establezimenduetako merkatari edota enplegatuak.
DIRIJIDO A: Comerciantes y empleados/as de comercios de Bilbao que no saben (o saben muy poco) euskera.
ZERTARAKO: Ahozko oinarrizko komunikazioa lantzeko, merkataritzako egoera arruntetarako hizkuntza-oinarriak jasotzeko.
OBJETIVO: Trabajar la comunicación oral básica, aportar criterios lingüísticos para situaciones habituales en el comercio.
IRAUPENA: 60 ordu
DURACION: 60 horas
PREZIOA: 60,00 €
(Oharra: Ikastaro honen kostu osoa 300,00 €koa da ikasle bakoitzeko. Kostu honen %80 Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren HABE erakundeak finantzatzen dute)
PRECIO: 60,00 €
(Nota: El coste total de este curso es de 300,00 € por alumno/a. El Ayuntamiento de Bilbao y HABE (Gobierno Vasco) financian el 80% de dicho coste).
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Joseba Sarrionaindia
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 30
Joseba Sarrionaindiaren “Hau da ene ondasun guztia” olerki liburutik:
(1999, Txalaparta & Esan Ozenki, Susa)
MUNDUA ZABALA ETA ARROTZA DA
Ez dizuet esango zelan iritsi nintzen
hiritik lau edo bost ordutara
mendian hurrin egurrez eta hostoz eraikitako
eskola haretaraino.
Iritsi nintzen eta, albotik pasatu behar nuen arren,
mendien bestaldera bait nindoan,
Maisuaren abotsa entzundakoan jakin minez
gelditu nintzen:
«Mundua zabala eta arrotza da» zioen
liburu bat eskuetan zabalik.
Ate erdi irekitik ikusi nuen, Maisua, umeen
artean zutik diktatzen:
«Mundua zabala eta arrotza da» errepikatu zuen
eta umeak buruak makurtu eta
lapitzak paperaren kontra sakatuz hasi ziren
idazten: «M u n d u a…»
Maisuak silabak larriduraz iraun erazi zituen
gehitzeko «za-ba-la e-ta…»
gero abotsa ezpainetan zintzilik eutsi ondoren
bukatzeko «…arrotza da».
Umeen begi beltzak begiratu ondoren, kaligrafiaren
garrantzia azpimarratuz bezala
errepikatu zuen «Mun-du-a za-ba-la…» eta
hizkiak luzeagotuz «e-ta a-rro-tza da».
Orduan pausa laburra egin zuen eta gero errime
berriro: «Mundua zabala eta…»
eta umeteriak, begiak paper lohietatik altzatuz,
oihuka esan zuen: «…arrotza da!».