Title: Imuntxo eta Beloki
Location: Sopela, plazan.
Description: Musika
Start Time: 21:00
Date: 2010-06-28
Imuntxo eta Beloki
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 28
Itziarren semeak
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 28
Title: Itziarren semeak
Location: Sopela, txosnetan
Description: Musika
Start Time: 22:00
Date: 2010-06-28
Kanta herriari jaialdia
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 28
Title: Kanta herriari jaialdia
Location: Sopela, plazan
Description: Gontzal Mendibil, Niko Etxart eta Txomin Artola
Date: 2010-06-29
Gorka Knor, Urko, Jean Mixel Bedaxagar, Erramun Martikorena, Pantxoa eta Peio eta Xabi Sansebastian
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 28
Title: Gorka Knor, Urko, Jean Mixel Bedaxagar, Erramun Martikorena, Pantxoa eta Peio eta Xabi Sansebastian
Location: Mungia, Matxin plazan
Description: Euskal musika
Start Time: 23:30
Date: 2010-06-29
MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Hil eta gero bizi!!!
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 28
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Gizon bat mozkortuta agertu zen bere ehorzketan
Igeltsero brasildar bat hiltzat jo zuten trafiko-istripu batean, eta Parana estatuaren hegoaldeko Platina herrian lurperatu behar zuten. Gau osoan parrandan egon eta gero, albistea irratian entzun zuen lagun batek abisua eman zion eta ahal bezain azkar joan zen hilerrira. Berarekin nahasi zuten gizon bat lurperatu behar zuten bertan. Familiak kontratatu zuen ehorztetxearen gerenteak baieztatu zuenez, “senide batzuek zalantzak izan zituzten istripuan hildakoaren gorpua identifikatu behar izan zutenean, baina izeba batek eta lau lagunek bera zela esan zuten”. Igeltseroak ez zuen bizia galdu, baina haren apartamentuko jabeak (gorpua identifikatu zutenetako bat) haren arropa eta koltxoia erre egin zituen.
Zuek ez koltxoirik erre, Mintzakide Programaren 2009-2010 ikasturtea asteon amaitu arren, iraila-urrian izango gaituzue berriz hemen… eta kalean, euskaraz ahalik eta gehien biziz. Uda emankorra eta betegarria izan dezazuela!!!
MINTZAKIDEAK MINTZATI: Euskalbar
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 25
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)
Eta ikasturte honetako ostiraletako atala amaitzeko, euskaraz gehiagotan eta erosoago bizi nahi duzuenontzako azken oparia, izugarrizko tresna: EUSKALBAR. Zuetako askok ezagutuko duzuen arren, beste inork gozatzeak merezi duelakoan.
Euskalbar hainbat hiztegi (aukera zabala duzue bertan, norberaren gustura antolatzeko ere) jartzen dizkizue eskura, barra bakar batean, edozein testu lantzen ari zaretela (adibidez).
Euskalbar instalatzeko, lehenengo “Mozilla firefox” instalatu behar duzue (debaldeko linuxa da) eta gero “Euskalbar” deskargatu eta exekutatu (hau ere berdin, debaldeko linuxa).
Euskara-gaztelania eta alderantziz, ingelesa, frantsesa, japoniera, latina,…erabili eta harritu!!!
Erdizka Lauetan
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 25
Title: Erdizka Lauetan
Location: Leioa,Txomin Arestin
Description: Musika
Start Time: 17:00
Date: 2010-06-27
Trikizio
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 25
Title: Trikizio
Location: Zamudio
Description: Musika, Euskal Jaiaren barruan
Start Time: 20:00
Date: 2010-06-26
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Andolin Eguzkitza
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 23
LAGUN LIRAIN BATI
gratuit i sincer
un joc ple de frisances
un poema de pells
on el sexe es l’accent
d’un senzill llenguatge.
( Lluis Llach )
Malkoak
darie ene begioi,
bitsa
arroketan erasotzen gaituzten uhin berde atseginei,
odola, aldiz,
ene nahikunde panpoxari,
orain
itsaso lehorrerantz noalarik
ezak zurrupatua,
desirak baldartua,
amildegi honetan behera
maitasunaren zalantzak
bultzatua.
Allegro goibel honetaz narama
tristeziak,
zure gorputz
sendo, polit, beltzaran,
azal leunaren
nahiak,
ene besoarteko
eguzkiprintz bero antzo
zure sotiltasunaren
finak,
zure ezpain,
zure ile eta
begien indarrak.
Zuhaitz tinko,
kemena,
amodio garaitezina.
Josu Bergara
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 23
Title: Josu Bergara
Location: Bilbo, Residence aretoan
Description: Musika, bakarlaria
Start Time: 22:30
Date: 2010-06-25