Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Emakumeentzako baino ez diren taxi arrosak Mexikon
Puebla hiri mexikarreko kaleetan arrosa koloreko 35 taxi daude. Emakumeek baino ezin dituzte erabili eta gidatu. Segurtasun faltak eragin du ideia hau eta dagoeneko Mexikoko toki batzuetan emakumeentzat soilik diren garraio zerbitzuak aurkitu ditzakegu, besteak beste, autobusak eta metroko bagoiak jendetza-orduetan. Segurtasuna handitzeko “auto guztiek GPS kokapen sistema, ikara botoia eta esku-diruaren erabilera saihesteko banku-terminalekin daude ekipatuak”, azaldu zuen Eduardo del Castillo Pink Taxis enpresako zuzendariak. “Taxien atzealdeko eserlekuaren aurrean ispilua dute makillatu ahal izateko, eta etorkizunean emakumeen erabilerako gauza gehiago ezartzea ere pentsatzen ari dira”, Humberto Vargas Pink Taxis enpresako zuzendari Komertzialaren arabera. Ideiak arrakasta handia izan du Pueblan eta Mexikoko beste hirietan jartzea aztertzen ari dira.
Mexikon, Japonian bezala, ordu zehatz batzuetan metroko bagoi batzuk ere, emakumezkoentzat baino ez dira eta polizia arduratzen da bidaiariak kokatzeaz.