Uda honetan gurekin euskara ikasteko eta hobetzeko matrikula zabalik daukazu dagoeneko.
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Kirikiño
Mintzakide | 2010(e)ko mayok 12
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Ebaristo Bustintza, Kirikiñoren (1866-1929) “Abarrak” (1918) liburuaren hitzaurretik:
“Irakurgaitxu oneik be gogo askotan sortu leye euzkeraz irakurteko zaletasuna. Txikijak, meiak, arin-ariñak, errazak, barru gitxidunak, geyenak barre batzuk eragitekuak ixanik, euzkeraz irakurten bape zalia eztanak onakoxiak atsegiñez artu leiz, ta eurok, abarrak lez, bere goguan sua biztu.
Euzkera ziatzaren zalia ba’zara, urrian sarri musturra okertuko dozu irakurgaitxu oneitan aurkituko dozuzan erderatiko itz ugarijak ikusita; baña…”
MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Michael Jackson
Mintzakide | 2010(e)ko mayok 10
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Michael Jacksonek Albert Einsteinen begiak erosteko eskaintza egin zuen
Michael Jacksonek Einsteinen begiak eskuratzeko 5 milioi dolarreko eskaintza egin arren, ez zituen lortu, beste partaide batek eskaintza handiagoa egin baitzuen. Albert Einsteinen oftalmologoa izan zenak fisikari aleman handia hil (1955) eta autopsia egin ziotenean eskuratu zituen haren begiak, arrazoi zientifikoak argudiatuta. New Jerseyko banku bateko segurtasun kutxa batean 40 urtez gordeta izan ondoren, enkantean jarri zituen, aberasteko asmoz. Michael Jacksonek gauza bitxien bilduma zuen, eta horiek ere bereganatu nahi izan omen zituen. Besteak beste, John Merrickc “Elefante Gizona”ren hezurrak zituen Jacksonek gordeta.
MINTZAKIDEAK MINTZATI: Ele-Aleak aberastuko zaitu!
Mintzakide | 2010(e)ko mayok 7
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)
Entzun “Ele-Alea”, euskara ikasten ari direnentzako saio berri eta freskoa!
Xabier Sukiak gidatzen duen saioa, astelehen gauetan entzun dezakezu Euskadi irratian, 21:00etatik aurrera; edo noiznahi eitb.com atarian. Ausartu klik egitera!
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Jon Mirande
Mintzakide | 2010(e)ko mayok 5
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Jon Miranderen (1925-1972) “Haur besoetakoa” liburutik:
“Edaten ari zen, emeki baina lasaiki, eta pattarra bur-muinak berotzen hasia zitzaion eta pentsamendu minak sorgortzen — azaletik baizik ez, ondikotz! Ba zekien aski zuela sakonkixeago pentsatzea, berriz ere bihotz-min ezin aitortuzkoa eratortzekotz, inoiz baino mingarriago. Beharko zuen bai askoz behiago edan oheratu baino lehen; beharko zion vodkak egiazko mozkorraldi bat eman, lo egiteagatik soilki — ametsik gabeko lo astun, ahatz-erazgarri bat. Goizera artean, soilki…”
MINTZAKIDEA MINTZARAZI: San Ferminak noiz?
Mintzakide | 2010(e)ko mayok 3
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Bazenekien, mintzakide, 1591. urtera arte sanferminak urrian ospatzen zirela?
Udazkeneko eguraldi txarrarekin nekaturik, iruindarrek herriko jaiak uztailaren 7ra aldatzea erabaki zuten 1591. urtean . Halabeharrez, data berdinean ospakizun erlijiosoa, feriaren zalaparta eta zezenak elkartzeak eman die Sanferminei gaur egun duten jitea.
MINTZAKIDEAK MINTZATI: Er@bili hemen ere!
Mintzakide | 2010(e)ko abrilk 30
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)
Hara non, 350 urte beranduago, mihi mintzatia interneten dabilela sarri.
Honetan ere erabilera handitzea proposatzen dizut gaurkoan.
Microsoft eta Google-ek euskararen alde egiten dute erabilera zenbatekoa den ikusita (hilero zenbatzen da).
Zure kontuan, eskuman, goian:
HOTMAIL: opciones>>Español>>Euskera>>guardar
GMAIL: configuración>>idiomas>Euskera>>guardar cambios
BIDEOA:
[youtube=http://www.youtube.com/watch?v=kg-BROVOUbk&hl=es_ES&fs=1&rel=0&color1=0x5d1719&color2=0xcd311b&hd=1&border=1]
HOTMAIL AZALPENA:
http://oihanguren.com/bloga/hotmail-euskaraz-erabiltzeko-pausuak/
GMAIL AZALPENA:
http://www.atxukale.com/blogak/tolon/gmail-euskeraz
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Gabriel Aresti
Mintzakide | 2010(e)ko abrilk 28
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Gabriel Arestiren Bilbotarraren (1933 – 1975) “Harri eta herri” liburutik:
ZORROTZAKO PORTUAN ALDARRIKA
Aleman barkua atrakatu da Zorrotzan.
Zimentua dakar, ehun kiloko sakoetan.
Bien bitartean
Anton eta Gilen zeuden
zerrarekin
tronko hura erdibitzen.
Sokarekin…
Eztago kablerik…
Bestela…
Tira eta tira,
orain Anton,
gero Gilen,
eznaiz hilen,
Gilen.
Hemen euskeraz
ta han erderaz.
Birao egiten zuten.
Okerbideak ezpaitaki mintzaerarik,
berdin tratatzen baitu
erdalduna
eta
euskalduna.
Arbolaren neurriak hartu nituen.
Antiojuak bustitzen zitzaizkidan.
(Amak gauean pentsatu zuen errekara
erori nintzela). Eta esan nuen:
Beti paratuko naiz
gizonaren alde.
Gilen.
Anton.
MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Lana
Mintzakide | 2010(e)ko abrilk 26
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Lehengo batean telebistari emandako denbora genuen mintzagai. Horrek zinemara garamatza. Agian, telebistan ematen dugun denbora pentsatzean, zinema ikusten (geure etxeko formatu txikietan ere) ematen duguna aparte kalkulatu beharko genuke. Orduan ez ginateke hain ezkor izango, agian. Baina, hori bai, aretoak jendez eskas omen dabiltza. Eta zuek zinemaz? Ikusi ez duenarentzako proposamena: Ander filma ikusteko modukoa da, zer pentsatzen ematekoa ere. Bizkaiera oso garbian eta gaztelaniaz, biak nahastuz. Zuek ikusi. Joanez gero, aholkua: azken abestia entzutera geratu ere.
MINTZAKIDEAK MINTZATI: Apirila amaitzen, badator maiatza
Mintzakide | 2010(e)ko abrilk 23
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)
Oraingoan bai, aste honetan udaberri gozoko beroa gozatu dugu, ia uda garaikoa. Baina, eguraldiak berak arratsalde batzuetan gogoratu digunez, ez dago eurietatik libratzerik oraindik. Laster koloretsuz hartzen hasiko garelakoan, eguraldi hau gozatu!!!