Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Berriz ere ñabardurak. Berriz ere hizkuntza aberastasuna. Hona otsailaz, martxoaz, apirilaz eta maiatzaz gure baserritarren artean lehen esaten zena: Otsail lore, bat ere ez lore; martxo lore, bat ere ez baino hobe; apiril lore, urre lore; maiatz lore, parerik gabe. Hori zioten lehen. Baina noski, lehen naturari adi egoten ziren. Lehen denboraren iragateari adi. Loreen ernetzeari adi. Belarrei adi. Izan ere, negua bazihoan eta udaberria bazetorren. Eta horrekin batera mundu aldaketa. Eta mundu horren elementuei izenak eta adjektiboak jartzen zizkieten. Ñabarduraz aberasten zuten bizitza!