Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)
Urtarrileko azken ostirala. Urtarrileko azken asteburua. Ostiral eta asteburu gehiago etorriko dira, lasai!
2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza 2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza |
|
Urtarrileko azken ostirala. Urtarrileko azken asteburua. Ostiral eta asteburu gehiago etorriko dira, lasai!
Hona Albert Camus (1913-1960) idazlearen Arrotza liburuaren pasartetxo bat. 1970ean Txato Agirrek ekarri zuen euskarara.
Eguraldiaz baliatzen dira kazetariak denbora betetzeko, telebistan bereziki. Beraientzat notizia da ez uholdea, euri asko egin duela baizik; beraientzat notizia da ez glaziazioa, baizik ohiko elur malutak jaustea; beraientzat notizia da ez errekak urik gabe geratzea, epeltasuna baizik. Berri aipagarriak dira uholdeak, noski; glaziaziorik balego, hori ere berri aipagarria izango litzateke, noski; baita errekak urik gabe geratzea ere, bero-bolada kiskalgarri baten ondorioz… Baina gurean euri asko egitea, elur malutak jaustea edo epel egotea zergatik dira notizia? Zergatik eskaintzen diote horri hogei minutuko tartea? Agian jendearena da arazoa, alegia, ikus-entzuleona? Akaso naturarekiko harremana hain galdua dugu non telebistatik esan behar diguten zer eguraldi dugun? Ez al dakigu zerura begiratzen?!
Gaur San Bizente. Atzo San Sebastian. Ba al zenekien toki askotan “sanbixenteak” garrantzitsuagoak zirela “sansebastianak” baino? Noski, askorentzat egun guztiak berdinak dira…
Hona James Joyce (1882-1941) idazle irlandarraren Artistaren gaztetako portreta liburuaren pasartetxo bat. 1992an Irene Aldasorok ekarri zuen euskarara.
Oso nekatuta utzi zuen horrelako gogoetak.»
MINTZAKIDEOK, ba al dakizue zer erantzun zuen John Ford zine-zuzendariak galdetu ziotenean ea zein zen beraren sekretua? Erantzun zuen sekretua hiru puntutan zetzala: lana, lana eta lana. Euskaldunok ere garrantzi handia eman izan diogu historikoki lanari. Goretsi egin dugu lana. Oraindik ere hala egiten al dugu? Oraindik ere gure bizitzaren ardatz gisa al dugu?
Irakurri eta mintza… eta ahal baduzu telebista anestesiko gutxiago irentsi. Gora munduko MINTZAKIDE guztiok!
Literatura unibertsaleko idazle handi eta mitikoa dugu gaur hemen, MINTZAKIDEEN MINTZAIRA sail honetan. Hona Jonathan Swift (1665-1745) idazlearen Gulliver-en bidaiak liburuaren pasartetxo bat. 1990ean Iñaki Mendigurenek ekarri zuen euskarara.
MINTZAKIDEOK, gogoan al duzue Txanogorritxo? Gogoan al duzue otsoa? Gogoan al duzue azken aurreko eszena hura? Eszena perfektua. In crescendo harrigarria. Galdetzen dionean, “Amumatxo, ze aho handia duzun!” guztion bihotzak puntu gorenean daude, “zu hobeto jateko” horren zain gaudelarik. Zergatik ez gara aspertzen eszena horrekin? Zergatik ez gaitu film horrek aspertzen, milaka eta milaka aldiz errepikatuta ere? Zer ezkutatzen du?
Beharrari ekitea gogorra den ala ez… Adi esaerari: “Gogozko tokian aldaparik ez!!!”
http://ulibarri.eus/noticias-eusk
| Datuen babesa | Gardoki, 3-1 48008 - Bilbao | Tlf: 944 162 472 | Faxa: 944 166 568 | e-posta: bulegoa@ulibarri.org