Jaiok 15 zauri, 15 ipuin biltzen ditu liburuan. Denak ere gizakien arteko komunikazio arazoak jorratzen dituztenak. Gehienetan, zauri horiek bikoteen munduan ageri dira. Idazleak aitortu zuen ez dela “bikote-harremanak” gaiaren atzetik ibili. Baina, ezinbestean, bikote harremanetan aurkitu du berak komunikazio arazoen harrobi emankorrena. Idazlearen ustez, tonu tristea dute ipuinek.
Idazkerari dagokionean, gasteiztarrak aitortu zuen sinplea zela. Ez zuela nahi hizkuntza oztopo bihur zedin. Liburuko ipuin gehienak 2003an idatzitakoak dira.
Ogibidez kazetari den Jaiori betidanik gustatu zaio idaztea, baina duela gutxira arte ez zuen literaturari ekiteko erabakirik hartu.