Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Estatistikek diotenez, 4 ordu eta piku ematen omen dugu euskaldunok telebistaren aurrean egunero.
Zuen kasuan? Hainbesterako ote da? Horrela edo antzera balitz, bi kontu hausnarketarako:
- Pentsatu duzue inoiz denbora hori beste gauza emankorrago batzuetan emateak ekarri ahal dizuenaz (bikote, lagun edota familiarekiko komunikazioaz ari naiz, baina beste edozer izan liteke). Ez dakit, agian erabaki kontzientea da eta kitto.
- Zein kate edota zein hizkuntzatan ematen duzue telebista denbora hori? Planteatu duzue inoiz hizkuntza batean emandako “input” denborak hizkuntza horretarako erraztasunean nola eragiten duen? Ikusita orain dela gutxi arte Tele 5 izan dela E.A.E.n gehien ikusten zen telebista eta ETB 1ek %3 eta pikuko audientzia baino ez duela….badirudi euskaldunok badugula zer hobetu geure burmuinak euskaraz errazago ibil daitezen, ezta? Kontuan izan, telebistei dagokienez Hamaika finkatua dela jadanik Bilbo Handian.
Azkenez, kontuan izan zenbat ordu/halako erraztasuna ekuazio hau ez dela bakarrik telebistarentzat aplikagarri, irakurketa, jolasak, aisia, lan orduetako hizkuntzak,… denak du antzeko eragina.