Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Otsailean gaude. Otsailak fama txarra du gurean. Hilabete ttikia da. Otsa- aurrizkiak basa edo basati esan nahi du. Fama txarra. Estimazio txikia. Honela dio esaerak: “Otsaileko loreak ez du sagarrik ematen”. Horrek adierazi nahi du bakoitza bere garaian datorrela. Ero fama ere badu. Zoro fama. Ze krudel, anker eta bihotz-beltzak garen otsail gixarajoarekin!