Euskara bultzatzeko Poteo taldeak osotuko dabez Mundakan
Poteoan euskara ahotan izateko deialdia luzatu dute MundakanEkilore | 2011(e)ko abrilk 14
Mundakako Udalak herrian euskara bultzatzeko kanpaina barria abian ipini dau, bere Euskararen Planaren barruan. ‘Arratsaldero poteoa’ izenadun programa horren bitartez, «herritarren arteko hartu-emonean euskararen erabilerak gora egin daian lortu gura dogu», azaldu dabe kanpainaren bultzatzaileek.
Deialdia badabil sare sozialetan hara eta hona, baina ordenagailutik Mundakako kaleetara jauzia egitea ezinbestekoa du. Arratsaldero Poteoa izenburupean, Mundakako Udalak euskara ahotan izateko programa abian jarri du urte amaierara arte. “Herritarren arteko erlazioetan euskara sustatzeko asmoarekin” sortu dute egitasmoa, baina batez ere “tabernetan”.
Euskara Planaren baitan egin zuen iaz Udalak diagnosia, eta beronek tabernetan “euskararen presentzia urria nabarmendu zuen”, gaineratu dutenez. Horrexegatik, egoera honi buelta emateko, Mundakako Udalak “poteoan joateko edota aktibitate komunak garatzeko” herritarren taldeak sortuko ditu. Udaletxean, liburutegian zein Turismo Bulegoan, apirilaren 18ra arte dute izena emateko aukera herritarrek.