Euskararekin lagunak eginez MINTZAKIDE
Mintzakideren 3.edizioa martxan daEkilore | 2010(e)ko noviembrek 12
Aurten ere, Mintzakide programaren edizio honek urte bateko iraupena izango du. Hala ere, lehengo edizioen egiturari eutsiko zaio, eta bikoteek hamar astean zehar ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dute eta programa amaitu arte, hots, 2011ko urrira arte, konpromiso hori berrituz joan. Programaren iazko edizioan 85 bikote baino gehiago sortu ziren eta gehienek esperientzia errepikatzeko asmoa adierazi zuten.
Mintzakideren bigarren edizioan bezala, parte hartzen duten Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleek lor ditzakete aukera askeko kredituak, zein titulaziotan dauden matrikulaturik kontuan hartu gabe. Horrela, Mintzakide programan 15 ordu eman dituztela frogatzean kreditu bat emango zaie. Ziklo bakarreko titulazioetan gehienez ere 20 kreditu emango dira, eta ziklo biko titulazioetan 30 kreditu. Honen bitartez, EHUk bermatuko du Bilboko Udaleko Euskara Sailak eta Ulibarri euskaltegiak martxan jartzen duten programa.