MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Gora Santo Tomas!!
Mintzakide | 2009(e)ko diciembrek 21
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Eskuaraz mintzatzea, euskereaz berba egitea, euskaraz hitz egitea, horixe da MINTZAKIDE programan gabiltzan guztion nahia. Mintzatzea gu eta mintzaraztea bestea; berba egitea guk eta besteari berba eragitea, alegia.
Santo Tomas eguna dugu gaur. Egun markatua euskaldunontzat. Espero dezagun MINTZAKIDE guztion txoko honek indar berriak hartzea, noiz eta Santo Tomas bezalako egun seinalatuan. Hala izan dadila. Azken boladan lokartu samar ibili zaigu bloga. Ez jakin berez lokartua ala guk lokartua. Ea gaurtik aurrerakoa itzarrik eta bizi darabilgun.
Saiatuko gara, MINTZAKIDE adiskideok, hemendik aurrera astero-astero zenbait irakurgai labur sartzen, erdi-amatatua dugun sua berriz bizitu dadin. Hiru sail-edo sortu ditugu.
Astelehenetan hizpidea jartzekoak agertuko dira. Sailaren izena hau izango da: MINTZAKIDEA MINTZARAZI.
Asteazkenetan kultur aipuak sartuko ditugu. Honatx sailaren izena: MINTZAKIDEEN MINTZAIRA.
Ostiraletan orotarikoak egongo dira. Sailaren izena, honakoa: MINTZAKIDEAK MINTZATI.
Sailak sail eta hitzak hitz, zuon guztion partaidetzak emango dio arnas berria interneteko txoko honi. Beraz, erantzunak, hitz berriak, iruzkinak, eztabaidak eta aportazioak ongi etorriak izango dira, sua bizituko bada!
Ondo segi eta hobeto bizi, MINTZAKIDE adiskideok!