MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Martxo, martxu, marti, epail
Mintzakide | 2010(e)ko marzok 29
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Ba al zenekien martxoa hil aberatsenetakoa dela atsotitzetan? Aldaketa sasoia delako izango da, seguraski. Hor ditu ondoan negua zein udaberria. Gerta liteke batera hurreratzea. Gerta liteke bestera jotzea. Horregatik agian esaten dira oso atsotitz kontrajarriak. Batzuk honelakoak: Martxo kakatsu, apirile urregorri. Beste batzuk honelakoak: Martxo ederrak sagardo upelak bete. Martxoa. Martxua. Martia. Epaila.