MINTZAKIDEAK MINTZATI: Windows euskeraz! (2/3)
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 4
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)
Joan den ostiralean Microsoften euskarazko “partxeen” berri eman genizuen. Orain “LIP” biak instalatzeko bidea zehatzago erakutsiko dizuegu, asteon sistema eragilea, interfacea; hurrengoan office paketea:
SISTEMA ERAGILEA EUSKARATU
Sistema eragilea euskaratzeko, lehenik geure sistema eragilea zein den jakin behar dugu.
Geure kasuan, XP sistema daukagunez ”XP euskaratu” botoian sakatu beharko dugu.
Behin Microsoften orrialdean gaudela (edo Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.net helbidetik helduta), bertan “Jarraitu” botoian eta “Deskargatu” sakatu. Zuzenean “Gorde” esan eta izenik aldatu gabe berriz ere “Gorde” teklaren gainean sakatuko dugu.
Prozesua amaitua dagoenean, nabigatzailea itxi eta deskargatu berri dugun paketea exekutatuko dugu ikonotxoan bi klik eginez.
Amaituz joateko, lizentzia onartu eta bi bider “Hurrengoa” klikatuz “Instalatu” botoia sakatzea falta zaigu.
“Ados” botoiari emanda sistema berrabiaraztea eskainiko digu, baietz esan eta behin berrabiarazita sistema eragilea euskaraz erabiltzen hasi gaitezke.