MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Alvaro Cunqueiro
Mintzakide | 2010(e)ko febrerok 3
«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
***
Hona Alvaro Cunqueiro (1912-1981) idazle galegoaren Han-hemengo jendea liburuaren pasartetxo bat. 1996an Mikel Iriartek ekarri zuen euskarara.
«Pontes, izenez Manuel, Argentinatik itzuli zen herentzia bat zela-eta, eta gripeak jota ohatzean zegoela, Mar del Plata-n zeukan andregai bat gogoratu zitzaion, Virna Filossi izeneko italiarra, eta ahalak bidali zizkion anaia Adolfori neskarekin bere izenean ezkontzeko. Baina Adolfori neska gustatu nonbait, ahalak zakarrontzira bota eta bera ezkondu zen calabresarekin. Pontes ez zen sekula kolpe gaizto hartatik osatu, nahiz eta Adolfori herentzian zegokion partea eman ez, desagertu egin zelako. Pontes bere amodioez mintzatzen zitzaidan Campo Castillo-ko taberna batean, Lugon, eperra jaten ari ginela.»