MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: James Joyce
Mintzakide | 2010(e)ko enerok 20
«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
***
Hona James Joyce (1882-1941) idazle irlandarraren Artistaren gaztetako portreta liburuaren pasartetxo bat. 1992an Irene Aldasorok ekarri zuen euskarara.
«Eskerga zen gauza guztietan eta leku guztietan pentsatzea. Jainkoak bakarrik zezakeen hori. Saiatu zen pentsatzen nolako pentsamendu handia beharko zukeen horrek. Baina Jainkoarengan bakarrik pentsatu ahal izan zuen. Jainkoa zen Jainkoaren izena, berea Stephen zen bezalaxe. Dieu zen Jainkoa frantsesez eta hori ere Jainkoaren izena zen; eta norbaitek Jainkoari otoi egiten zionean eta Dieu esan, bertantxe zekien Jainkoak frantsesa zela otoitzean ari zena. Baina nahiz eta munduko hizkuntza ezberdin guztietan izen ezberdinak izan Jainkoarentzat eta nahiz eta Jainkoak pertsona guztiek euren hizkuntza ezberdinetan esaten zutena ulertu, Jainkoa, halere, Jainko bera zen eta Jainkoaren egiazko izena Jainkoa.
Oso nekatuta utzi zuen horrelako gogoetak.»