MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: John Dos Passos
Mintzakide | 2010(e)ko marzok 31
«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
***
Hona John Dos Passos (1896-1970) idazle estatubatuarraren Manhattan Transfer liburuaren pasartetxo bat. 1999an Iñazio Lopez de Aranak eta Martzelo Lopez de Aranak ekarri zuten euskarara.
«Ferryan, gizon zahar bat biolina jotzen ari zen. Haren tximino-aurpegiaren alde bat erabat zimurtua eta okertua zegoen, eta txarolezko zapata arrakalatu baten puntaz zeraman konpasa. Bud Korpenning, hari begira, barandan bermatuta eta ibaiari bizkarra emanez zegoen. Brisak kapelaren ertz estutuaren inguruko ilea harrotu eta lokietako izerdia lehortzen zion. Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen, baina ferrya ontziralekutik ibaiaren ur izurtuaren gainean zamalkatzen aldentzean, halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan.»