MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Jonathan Swift
Mintzakide | 2010(e)ko enerok 13
«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
***
Literatura unibertsaleko idazle handi eta mitikoa dugu gaur hemen, MINTZAKIDEEN MINTZAIRA sail honetan. Hona Jonathan Swift (1665-1745) idazlearen Gulliver-en bidaiak liburuaren pasartetxo bat. 1990ean Iñaki Mendigurenek ekarri zuen euskarara.
«Zutik jarri nintzenean, ingurura begiratu eta ikuspegi atseginagorik sekula ez dudala ikusi aitortu behar dut. Inguruko landazabalak etengabeko lorategia zirudien, eta alor hesituek, hamabi metroko karratuak gehienetan, beste hainbat lore-multzo ematen zuten. Alor haietan hamarren bat areako basoak zeuden tarteka eta zuhaitzik handienek, nire iritziz, bi metro ingurukoak izango ziren. Hiria ikusi nuen ezkerretara, antzokiko eszenategirako pintatua zirudielarik.»