MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Leonardo Sciascia
Mintzakide | 2010(e)ko marzok 3
«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
***
Hona Leonardo Sciascia (1921-1989) idazlearen Hontzaren eguna liburuaren pasartetxo bat. 1991n Koldo Bigurik ekarri zuen euskarara.
«Eguna hotza zen baina argitsua, paisaia gardena: hauskortasun hozminezko itxura ematen zuten zuhaitz, soro, harkaitzek, haizealdi batek edo kolpe batek kristal doinuz txikitu ahalko balitu bezala. Eta kristalaren antzera ari zen dardarka FIAT 600aren motorreko airea; eta txori beltz handi batzuk hegan, kristalezko labirinto batean bezala, bat-batean jiratuz edo amilduz, edo gorantz beren hegaldia torloju baten modura iltzatuz, horma ikusiezinen artean bezala. Errepidea hutsik zegoen. Atzeko eserlekuan, D’Antona brigadierrak kanoia leihotik aterata zeraman metraileta, hatza katuan. Errepide hartan, hilabete lehenago, S.tik C.ra zihoan autobusa geldiarazi eta bidaiari guztiei lapurtu zieten. Lapurrak, gazte-gazteak denak, San Francescoko kartzelan zeuden jadanik.»