MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Pako Aristi
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 9
Pako Aristiren “Libreta horiko poemak” liburuko (Susa, 2003) “Hitzek badakite:
Hitzek badakite
haiek baino lehenago
hil behar dugula,
eta barre egiten digute
esanahiak nahastuz.
«Maitemina» deitzen diogu
hasierakoari, eta
«maitasuna» ondokoari.
Alabaina, hasiera
gozamen ero bat izan ohi da,
denboraren iragaiteak bere labean
mina ernaltzen duen bitartean.
Maitasuna da mina dakarrena,
eta ez maitemina.
Konturatzerako, ordea, berandu da:
zahartu egin gara,
eta hasierako gozamen eroa
bizitzeko ahalmena galduta,
denboraren mina baizik
ez da geratzen gure baitan.