Title: Josu Bergara
Location: Bilbo, Residence aretoan
Description: Musika, bakarlaria
Start Time: 22:30
Date: 2010-06-25
Josu Bergara
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 23
“Beladie” jaialdia
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 22
Title: “Beladie” jaialdia
Location: Bilbo, Kafe Antzokian
Description: 6 antzerki talde, 3 bertsolari (Paiatarrak), dantza,…Euskal Herriko Antzerki Zale Elkartea aurkezteko.
Start Time: 19:30
Date: 2010-06-22
Erdizka lauetan
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 22
Title: Erdizka lauetan
Location: Alonsotegi, eskolan
Description: Musika
Start Time: 23:00
Date: 2010-06-23
Trikizio
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 22
Title: Trikizio
Location: Sondika, udaletxeko zelaian
Description: Musika
Date: 2010-06-23
MINTZAKIDEA MINTZARAZI: AEBetako Arizona izen euskalduna?
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 21
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Hainbat izenen jatorria ez dago argi Estatu Batuetan. Arizonaren kasuan, hainbat urtez Pima hizkuntzako ali shonak-ekin (‘iturri txikiaren tokia’) lotu izan dute batzuk; beste batzuk arizuma hitz aztekarekin (‘zilar tokia’), eta hirugarren batzuk, espainolezko árida zona-rekin (eremu idorra). 1979an, ostera, Renoko Unibertsitateko William A. Douglass ikertzaileak euskal jatorria izan zezakeela idatzi zuen, eta aritz + ona-tik etor zitekeela esan. Gauza frogatua da, nonbait, estatuak, izena, jabe euskalduna zeukan Arizona izeneko arrantxu batetik hartu zuela, eta gaur egun, gainerako teoriak hein batean baztertuak daudenez, euskal jatorriarena gelditu dela.
MINTZAKIDEAK MINTZATI: Telebista kate euskaldunak
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 18
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)
Zenbat telebista kate dugu aukeran gaur egun? Etxe gehienetan 30 kate ezberdin baino gehiago ikus badaitezke ere (digitalizazio garai honetan), gehienak gaztelaniaz dira. Baina euskarazko aukerak ere ugaldu egin dira. Oarso Telebista eta Ttipi-Ttapa itxi arren, beste 10 kate euskaldun dabil Euskal Herrian. EAEn, zuntz optikoa sartua duten etxeetan, horietako zortzi ikus daitezke deskodetzaile digitalaren bitartez, hauexek dira: ETB1, ETB3, Hamaika Telebista, Goiena Telebista, Xaloa Telebista, Kanaldude, Oizmendi Telebista, Erlo Telebista, Goierri Telebista eta 28 kanala. Zabal itzazu zeure aukerak!!!
80 egun
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 17
Title: 80 egun
Location: Baauri, Ibaigane zineman
Description: Filma, andre nagusi biren arteko harremanaz.
Start Date: 2010-06-17
Start Time: 19:30
End Date: 2010-06-19
End Time: 20:00
Jo ta Hanka
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 17
Title: Jo ta Hanka
Location: Sondika, udaletxearen ondoan
Description: Musika
Start Time: 23:30
Date: 2010-06-19
Akerbeltz
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 17
Title: Akerbeltz
Location: Sondika, udaletxearen ondoan
Description: Musika
Start Time: 23:30
Date: 2010-06-18
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: BELAUNIKOALDIA
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 16
Gotzon Barandiaranen “Katamalo” olerki liburutik (2007, Susa):
BELAUNIKOALDIA
Ez dugu besterik ikusi,
ez dugu besterik entzun,
orain garenetik erabat ezberdin izateko lain
ikusi eta entzun dugu.
Gureak ere belaunikoaldia izan behar zuen.
Zilbor-heste bat eten ziguten, beste bat josi.
Josi zizkiguten hildakoak,
nortasun agiri faltsuak,
ezkutalekuak, gutxietsien iraganak,
ulertzen ez gintuzten mapak,
lau hormatan zigorrak,
hizkuntza askotako hiletak.
Ginenak izateagatik,
zoriona su-etenetan ospatzeko
baimena baino ez ziguten eman.
Etorkizuna geu ginela esaten ziguten haiek
itxarongeletan zarratzen gintuzten,
baina guk oraina izan gura genuen,
eta ez etorkizuna,
konturatu baikinen
atzeratu egiten zigutela etorkizuna
iraganarekin bat egiteraino.
Mina sendatzeko legez orrazkera aldatzeko
ordua eskatu beharrari uko eginik, batzuek,
ametsak pilatzen jarraitu gura dugu
heriotzari gainezka egin asmoz,
maitasunak bete diezagun memoria,
ezustekoa bihur dakigun ogibide.
Giltzapean gordeta dugu
helburu apal eta lorgarrien tiraniari,
ezinezkoaren ospea lausotzearen aldekoei,
belaunikoaldia onartu ez eze
belaunpeko leungarriak erabiltzen dituztenei
aurre egiteko edabea,
bi osagai baino ez dituena,
mozkorrik iraunarazten gaituena.