1936ko uztaileko matxinada militarra lehen garaipen izpiak ikusten hasi zenetik, ondo zehaztu zuten zein izango zen, hortik aurrera, “Espainia Berrian” emakumeek bete beharreko papera: etxeko erregina, seme-alaben hezitzailea eta senarraren zaintzailea. Aktiboki edo pasiboki orden berriaren aurka azaldu zirenek, II. Errepublikaren aldeko ekintzetan parte hartu zutenek edota momentu txar batean leku desegoki batean zeudenek errepresio gogorra jasan zuten, askotan gizonena bezain bortitza. Hala ere, emakumeen errepresioak ezaugarri bereziak zituen.
Osorik irakurtzeko hemen sakatu.






San Balentin eguna gertu dugu eta maitasun mezuen lehiaketa egin behar da. Anima zaitezte parte hartzera, otsailaren 14a azken eguna izango da eta. Astelehenetik aurrera, mezuak jasotzeko postontzia Ulibarri Eukaltegiko bulego ondoan egongo da.
Lemoako Euskara Zerbitzutik gonbidatzen gaituzte magia saio berezi honetara;












