MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Ilunbeen Bihotzean
Mintzakide | 2010(e)ko enerok 6
«Begira oroz gainetik gure mintzaira, eskuara»
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
***
Literatura unibertsaleko idazle asko dugu euskaraz. Hona Joseph Conrad (1857-1924) idazlearen Ilunbeen Bihotzean liburu enblematikotik ekarritako zatitxoa.
«Zur eta lur begiratu nion. Han zegoen bera nire aurrean, koloretsu, bufoi talde batetik ihes egin balu bezala, gogotsu, zoragarri. Existitzea bera ere gertaezina zen, adierazezina eta guztiz ulergaitza. Problema konponezin bat zen gizon hura. Pentsaezina zen nola existitu zuen, nola erdietsi zuen hain urrun iristea, nola moldatu zen irauteko, zergatik ez zen istantean desagertu.»