Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Udaberrian sartu al gara? Gehienetan ekinozioa martxoaren 21ean da. Ez beti. Gaur hilak 22 dugu. Agur esan al diozu neguari?
![]() 2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza ![]() 2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza |
|
Udaberrian sartu al gara? Gehienetan ekinozioa martxoaren 21ean da. Ez beti. Gaur hilak 22 dugu. Agur esan al diozu neguari?
Jende gehiena poztu egiten da udaberriaren hurbiltasuna igarri ahala. Horietako bat al zara zu?
Hona Denis Diderot (1713-1784) idazle frantziarraren Hau ez da ipuina liburuaren pasartetxo bat. 1995ean Iñaki Iñurrietak ekarri zuen euskarara.
Atsotitzak honela dio: Martxoaren erdian, gaua eta eguna berdin. Eta egia dio. Izan ere, gauari eta egunari dagozkionak partizio bera dute orain.
Enarak. Elaiak. Ainarak. Eliz txoriak. Izen horiek dituzte txori politok. Sasoi honetan lehenengo enarak ikustea zorte onekoa omen da. Ikusi al duzu enararik? Begiratu al duzu zerura? Edo hobeto esanda. Zerura begiratzen al duzu inoiz?
Hona Saki ezizenez ezagunagoa zen Hector Hugh Munro (1870-1916) idazlearen Ipuin hautatuak liburuaren pasartetxo bat. 1987an Rosa Miren Artolak ekarri zuen euskarara.
Kukua laster arrimatuko da, pozik, eta kantua adituko diogu… baldin eta martxoa ona badator, goxo, epel. Bestela ez; bestela, berandutu egingo da gure kukua. Eta badakizue kukua udaberriaren iragarle dela, neguaren adioaren seinale. Eta kukua entzutean sakelan dirua baldin badugu, urte osoan txin-txin, diru-hotsa, bihotzean poza. Kantak hori dio, behinik behin.
Elurra kapritxosoa da. Ez fidatu eguraldiarekin! Gutxi fidatu martxoarekin!
Hona Leonardo Sciascia (1921-1989) idazlearen Hontzaren eguna liburuaren pasartetxo bat. 1991n Koldo Bigurik ekarri zuen euskarara.
Joana dugu dagoeneko otsaila. Iritsi da martxoa. Ea portatzen zaigun. Lana errazago dauka beti ere, eguna luzatzen doalako. Poztuko ditu zaharrak eta gazteak ere: kukua bera ere bai. Zergatik aipatzen dugun kukua…? Hori gaur zortzi jakingo duzu.
http://ulibarri.eus/noticias-eusk
| Datuen babesa | Gardoki, 3-1 48008 - Bilbao | Tlf: 944 162 472 | Faxa: 944 166 568 | e-posta: bulegoa@ulibarri.org