Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Hona Alvaro Cunqueiro (1912-1981) idazle galegoaren Han-hemengo jendea liburuaren pasartetxo bat. 1996an Mikel Iriartek ekarri zuen euskarara.
![]() 2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza ![]() 2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza |
|
Hona Alvaro Cunqueiro (1912-1981) idazle galegoaren Han-hemengo jendea liburuaren pasartetxo bat. 1996an Mikel Iriartek ekarri zuen euskarara.
Otsailean gaude. Otsailak fama txarra du gurean. Hilabete ttikia da. Otsa- aurrizkiak basa edo basati esan nahi du. Fama txarra. Estimazio txikia. Honela dio esaerak: “Otsaileko loreak ez du sagarrik ematen”. Horrek adierazi nahi du bakoitza bere garaian datorrela. Ero fama ere badu. Zoro fama. Ze krudel, anker eta bihotz-beltzak garen otsail gixarajoarekin!
Urtarrileko azken ostirala. Urtarrileko azken asteburua. Ostiral eta asteburu gehiago etorriko dira, lasai!
Hona Albert Camus (1913-1960) idazlearen Arrotza liburuaren pasartetxo bat. 1970ean Txato Agirrek ekarri zuen euskarara.
Eguraldiaz baliatzen dira kazetariak denbora betetzeko, telebistan bereziki. Beraientzat notizia da ez uholdea, euri asko egin duela baizik; beraientzat notizia da ez glaziazioa, baizik ohiko elur malutak jaustea; beraientzat notizia da ez errekak urik gabe geratzea, epeltasuna baizik. Berri aipagarriak dira uholdeak, noski; glaziaziorik balego, hori ere berri aipagarria izango litzateke, noski; baita errekak urik gabe geratzea ere, bero-bolada kiskalgarri baten ondorioz… Baina gurean euri asko egitea, elur malutak jaustea edo epel egotea zergatik dira notizia? Zergatik eskaintzen diote horri hogei minutuko tartea? Agian jendearena da arazoa, alegia, ikus-entzuleona? Akaso naturarekiko harremana hain galdua dugu non telebistatik esan behar diguten zer eguraldi dugun? Ez al dakigu zerura begiratzen?!
Gaur San Bizente. Atzo San Sebastian. Ba al zenekien toki askotan “sanbixenteak” garrantzitsuagoak zirela “sansebastianak” baino? Noski, askorentzat egun guztiak berdinak dira…
Hona James Joyce (1882-1941) idazle irlandarraren Artistaren gaztetako portreta liburuaren pasartetxo bat. 1992an Irene Aldasorok ekarri zuen euskarara.
Oso nekatuta utzi zuen horrelako gogoetak.»
MINTZAKIDEOK, ba al dakizue zer erantzun zuen John Ford zine-zuzendariak galdetu ziotenean ea zein zen beraren sekretua? Erantzun zuen sekretua hiru puntutan zetzala: lana, lana eta lana. Euskaldunok ere garrantzi handia eman izan diogu historikoki lanari. Goretsi egin dugu lana. Oraindik ere hala egiten al dugu? Oraindik ere gure bizitzaren ardatz gisa al dugu?
Irakurri eta mintza… eta ahal baduzu telebista anestesiko gutxiago irentsi. Gora munduko MINTZAKIDE guztiok!
Literatura unibertsaleko idazle handi eta mitikoa dugu gaur hemen, MINTZAKIDEEN MINTZAIRA sail honetan. Hona Jonathan Swift (1665-1745) idazlearen Gulliver-en bidaiak liburuaren pasartetxo bat. 1990ean Iñaki Mendigurenek ekarri zuen euskarara.
http://ulibarri.eus/noticias-eusk
| Datuen babesa | Gardoki, 3-1 48008 - Bilbao | Tlf: 944 162 472 | Faxa: 944 166 568 | e-posta: bulegoa@ulibarri.org