Idazmena eta Mintzamena (3. maila)
ASTEBETEKO BARNETEGIA PAZKO ASTEAN (2011-04-25etik 2011-04-29ra)
Astelehenetik ostiralera, pentsio osoan, 40 eskola ordu, paraje zoragarriak, dena euskara hutsean.
Helburua: Idazmena, Mintzamena lantzea.
2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza 2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza |
|
Idazmena eta Mintzamena (3. maila)
ASTEBETEKO BARNETEGIA PAZKO ASTEAN (2011-04-25etik 2011-04-29ra)
Astelehenetik ostiralera, pentsio osoan, 40 eskola ordu, paraje zoragarriak, dena euskara hutsean.
Helburua: Idazmena, Mintzamena lantzea.
San Balentin eguna gertu dugu eta maitasun mezuen lehiaketa egin behar da. Anima zaitezte parte hartzera, otsailaren 14a azken eguna izango da eta. Astelehenetik aurrera, mezuak jasotzeko postontzia Ulibarri Eukaltegiko bulego ondoan egongo da.
Saria eta lehiaketan parte hartzekoak kartelean dituzue.
Hezkuntza Sailak EGArako azterketa berria dagoela jakinarazi du, buletinean argitaratuta dago eta. Honekin batera doakizu azterketaren izaera berria.
Ebazpena ikusteko: EGA
Lemoako Euskara Zerbitzutik gonbidatzen gaituzte magia saio berezi honetara;
15 urtetik gorako neska-mutilentzako ikuskizuna, Lemoako Jubilatuen etxean.
Gogoan izan, otsailaren 15ean arratsaldeko 19:00etan.
KOPURU MUGATUA IZANGO DA. (20 pertsonarentzako lekua)
Ostegunean, urtarrilaren 20an, Arabako Sagardo Berriaren eguna ospatu zuten Aramaioko Iturrieta sagardotegiko euskalakariek. Gonbidatu berezia Korrika 17 izan zen eta Edurne Brouard (Korrika 17ren arduraduna) eta Mertxe Mugika (AEKren Koordinatzaile nagusia) egon ziren kupelen irekieran. Txooootx, euskalakariok!
IBILBIDEA
2011ko apirilaren 7an Trebiñun, hain zuzen ere, hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazazpigarrenez, apirilaren 17an Donostiara heldu arte.“Maitatu, ikasi, ari… euskalakari” lelopean, bi mila kilometro baino gehiago egingo ditu Korrika 17k, gau eta egun gelditu gabe.
Taloak etxean egin ditzakezu, erraz. Artirina, gatza eta ur repela besterik ez duzu behar. Mahaia ongi garbitu, eta artirinezko sumendi bat egin bertan:artirinarekin mendi bat eraiki, eta zuloa egin goiko aldean. Zulo horretara gazitutako ur epela gehituz, eta guztia ongi-ongi eskuarekin irabiatuz, plastilina moduko ore bat lortu behar duzu;ez dadila oso hezea egon, eskuetan itsatsi egingo zaizu eta.
Ondoren, ore horretatik zatitxo bat hartu, eta ongi zanpatu, plater itxura har dezan. Plater moduko horren ertzak ongi itxi, eta zartagin batean frijitu, oliorik gabe.
Garrantzitsua da taloaren ertzak itxita egotea, beroak ertz horietatik ihes egin ez dezan eta igo dadin. ON EGIN!
http://ulibarri.eus/noticias-eusk
| Datuen babesa | Gardoki, 3-1 48008 - Bilbao | Tlf: 944 162 472 | Faxa: 944 166 568 | e-posta: bulegoa@ulibarri.org