Jean Barbier
Supazter chokoan (Baiona, 1922)
Literatura unibertsaleko idazle asko dugu euskaraz. Hona Joseph Conrad (1857-1924) idazlearen Ilunbeen Bihotzean liburu enblematikotik ekarritako zatitxoa.
2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza 2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza |
|
Literatura unibertsaleko idazle asko dugu euskaraz. Hona Joseph Conrad (1857-1924) idazlearen Ilunbeen Bihotzean liburu enblematikotik ekarritako zatitxoa.
Urte berria. Denboraren joana. Arbasoek urte-sasoiak baino ez omen zituzten ospatzen: udakoa eta negukoa berezienak, omen. Funtsean, baina, nola ospatu aldatu egin den arren, denboraren joanak misterioa gordetzen jarraitzen du. Bederatzi urteko neskato edo mutikoarentzat denbora luzea da, eta hamar urteko muga ikaragarria iruditzen zaio. Hogeita hemeretzi urteko gizon edo emakumearentzat denbora arin doa, urterik urte arinago, eta konturatu barik zera baino ez du pentsatzen, “denbora joan doa, eta ni nora noa?”. Laurogeita bederatzi urteko atso edo agurearentzat denbora atzerako kontaketa da, eta nahi luke ume bihurtu eta denbora luzatzea, eta umeari hamarrekoa ikaragarri zaion bezala berari ere ehun urteko muga ikaragarria iruditzen zaio, baina arrazoi desberdinengatik.
Nork bere denbora bizi baitu.
Honela dio esaera zahar batek: “Urte barri-barri, daukonak ez daukonari!!!!”
Gorago duzun aipu hori, MINTZAKIDE, Jean Barbier izeneko idazlearena da. Gehiago jakin nahi baduzu hartaz, jakizu Donibane Garazin (Nafarroa Beherea) jaio zela, 1875ean, eta 1931n Senperen (Lapurdi) hil. Idazle joria izan zen: ipuinak, antzerkia, olerkiak, kazetaritza-lanak, e.a. landu zituen. Supazter Txokoan izenburu duen ipuin- eta antzerki-bilduma lan ezagunenetakoa du. Hona neguko arratsei dedikatu zein olerki-zatitxoa.
Gaur bezalako egun batean jaio zen Donostian Pio Baroja idazlea. Eta bihar bezalako egun batean Tolstoi errusiarra. Eta etzi bezalako egun batean Rudyard Kipling indiarra. Eta denbora badoa, eta jaiotzen eta hiltzen eta bizi diren horiek guztiek ahots gogoangarria uzten dute munduan. Belaunaldi berriek jaso beharreko ahotsa, eutsi beharreko ahotsa, gure barruan gorde beharreko gauza ederren mintzoa.
Olentzero ondo portatu al da zuokin? Eta zuek berarekin? Opari asko ala gutxi utzi dizkizue? MINTZAKIDE garen guztioi mintzoa utzi digu, hitz egiteko gogoa. Eta hori ez da gutxi!
Bernard Etxepare dugu euskarazko idazlan bat lehenengoz argitaratu zuen idazlea. Ez dakigu ez noiz ez non jaio zen. 1545ean argitaratu zen «Linguae Vasconum Primitiae» poesia liburuskaren hitzaurrean dioenez «bertze nazione orok uste dute ezin deus ere skriba daiteyela lengoaje hartan, nola bertze orok baitute skribatzen berian». Beraz, euskalduntasunak bultzatu zuen idaztera; baina ez soilik horrek. Poesiarekiko grinak ere euskarazko lehenbiziko olerki erotikoak idaztera bultzatu zuen. Hona hemen adibidetxo bat, MINTZAKIDE, baina ez zaitez beldurtu euskara “arraro” horrekin. Har ezazu kontuan 1545eko hitzak direla!!!
Tira, MINTZAKIDE, oso-oso erotikoak ere ez dira: emaztea biluzik, besoak zabaldurik, gizonaren dardoa emakumearen gorputzaren erdi-erditik… eta hori guztia ederra dela! Bale, ados! Erotikoak baino, minierotikoak! Baina, kontuan hartu apaiza ere bazela!!! Gaurko apaizek honetaz guztiaz hitz egiten al dute? Horra galdera.
Eskuaraz mintzatzea, euskereaz berba egitea, euskaraz hitz egitea, horixe da MINTZAKIDE programan gabiltzan guztion nahia. Mintzatzea gu eta mintzaraztea bestea; berba egitea guk eta besteari berba eragitea, alegia.
Santo Tomas eguna dugu gaur. Egun markatua euskaldunontzat. Espero dezagun MINTZAKIDE guztion txoko honek indar berriak hartzea, noiz eta Santo Tomas bezalako egun seinalatuan. Hala izan dadila. Azken boladan lokartu samar ibili zaigu bloga. Ez jakin berez lokartua ala guk lokartua. Ea gaurtik aurrerakoa itzarrik eta bizi darabilgun.
Saiatuko gara, MINTZAKIDE adiskideok, hemendik aurrera astero-astero zenbait irakurgai labur sartzen, erdi-amatatua dugun sua berriz bizitu dadin. Hiru sail-edo sortu ditugu.
Astelehenetan hizpidea jartzekoak agertuko dira. Sailaren izena hau izango da: MINTZAKIDEA MINTZARAZI.
Asteazkenetan kultur aipuak sartuko ditugu. Honatx sailaren izena: MINTZAKIDEEN MINTZAIRA.
Ostiraletan orotarikoak egongo dira. Sailaren izena, honakoa: MINTZAKIDEAK MINTZATI.
Sailak sail eta hitzak hitz, zuon guztion partaidetzak emango dio arnas berria interneteko txoko honi. Beraz, erantzunak, hitz berriak, iruzkinak, eztabaidak eta aportazioak ongi etorriak izango dira, sua bizituko bada!
Ondo segi eta hobeto bizi, MINTZAKIDE adiskideok!
Bilbao, 2009ko urriaren 15a. Mintzakide Programaren lehen edizioaren arrakastaren ondoren, Bilboko Udaleko Euskara Sailak martxan jarriko du euskararen erabilera sustatzeko ekimen ludiko berritzaile honen bigarren edizioa.
Ekimen horrek euskara ohiko hizkuntza dutenekin eta euskara maila eta jariotasuna hobetu nahi duten pertsonekin bikoteak osatuko ditu berriro. Bikotekideek gutxienez astean ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dute.
Nobedade gisa, Mintzakide programaren bigarren edizioak urte bateko iraupena izango du. Hala ere, lehen edizioaren estrukturari eutsiko zaio, eta bikoteek 10 astean ordubeteko zitak izateko konpromisoa hartu behar dute eta programa amaitu arte, hots 2010eko urrira arte, konpromiso hori berrituz joan.
Ekainaren 12an egin genuen jaian askotan eskerrak eman nizkizuen arren, ez naiz nekatzen. Izan ere, oso ondo pasatu genuen bertan. Zuek animatu egin zineten eta hori eskertzeko modukoa da. Anima zaitezte orain ekainaren 27rako prestatu dugun bazkarira! Izena eman nahi baduzue, gogoratu Ulibarri Euskaltegitik pasatu behar duzuela. Ea denon artean autobusa betetzen dugun! Eskerrik asko. Agur.
http://ulibarri.eus/noticias-eusk
| Datuen babesa | Gardoki, 3-1 48008 - Bilbao | Tlf: 944 162 472 | Faxa: 944 166 568 | e-posta: bulegoa@ulibarri.org