Title: Ipuin kontalariak umeentzat
Location: Elkar aretoa, Bilbo
Start Time: 12:00
Date: 2010-06-12
Ipuin kontalariak umeentzat
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 11
Harritxu Maritxu, Ane Monna, Oskola eta Karramarroi
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 10
Title: Harritxu Maritxu, Ane Monna, Oskola eta Karramarroi
Location: Derio: Laukarizko pilotalekuan
Description: Umeentzako antzerkia
Start Time: 17:00
Date: 2010-06-13
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Pako Aristi
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 9
Pako Aristiren “Libreta horiko poemak” liburuko (Susa, 2003) “Hitzek badakite:
Hitzek badakite
haiek baino lehenago
hil behar dugula,
eta barre egiten digute
esanahiak nahastuz.
«Maitemina» deitzen diogu
hasierakoari, eta
«maitasuna» ondokoari.
Alabaina, hasiera
gozamen ero bat izan ohi da,
denboraren iragaiteak bere labean
mina ernaltzen duen bitartean.
Maitasuna da mina dakarrena,
eta ez maitemina.
Konturatzerako, ordea, berandu da:
zahartu egin gara,
eta hasierako gozamen eroa
bizitzeko ahalmena galduta,
denboraren mina baizik
ez da geratzen gure baitan.
BIZKAIDATZ LITERATURA LEHIAKETAREN HIRUGARREN EDIZIOA
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 8
Title: BIZKAIDATZ LITERATURA LEHIAKETAREN HIRUGARREN EDIZIOA
Location: Bizkaiko Foru Aldundia
Link out: Click here
Description: Bizkaidatz Literatura Lehiaketaren hirugarren edizioan, lanak aurkezteko epea zabalik dagoela gogoratzen dizuegu. Irati Jimenezek, euskaraz, eta Oscar Alonsok, gaztelaniaz, lan biren hasiera aurkeztu dute, batak euskaraz eta besteak gaztelaniaz. Lehiaketan parte hartzen dutenek jarraipena eman behar diete lan horiei.
Lanak aurkezteko epea irekita egongo da uztailaren 5a arte.
Date: 2010-07-05
MINTZAKIDEA MINTZARAZI: Emakumezkoentzako taxi arrosak Mexikon
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 7
Bernard Larregi
Testamen çaharreco eta berrico historioa (Baiona, 1775)
Emakumeentzako baino ez diren taxi arrosak Mexikon
Puebla hiri mexikarreko kaleetan arrosa koloreko 35 taxi daude. Emakumeek baino ezin dituzte erabili eta gidatu. Segurtasun faltak eragin du ideia hau eta dagoeneko Mexikoko toki batzuetan emakumeentzat soilik diren garraio zerbitzuak aurkitu ditzakegu, besteak beste, autobusak eta metroko bagoiak jendetza-orduetan. Segurtasuna handitzeko “auto guztiek GPS kokapen sistema, ikara botoia eta esku-diruaren erabilera saihesteko banku-terminalekin daude ekipatuak”, azaldu zuen Eduardo del Castillo Pink Taxis enpresako zuzendariak. “Taxien atzealdeko eserlekuaren aurrean ispilua dute makillatu ahal izateko, eta etorkizunean emakumeen erabilerako gauza gehiago ezartzea ere pentsatzen ari dira”, Humberto Vargas Pink Taxis enpresako zuzendari Komertzialaren arabera. Ideiak arrakasta handia izan du Pueblan eta Mexikoko beste hirietan jartzea aztertzen ari dira.
Mexikon, Japonian bezala, ordu zehatz batzuetan metroko bagoi batzuk ere, emakumezkoentzat baino ez dira eta polizia arduratzen da bidaiariak kokatzeaz.
Lagun artean kantari
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 7
Title: Lagun artean kantari
Location: Bilboko Kafe Antzokian
Description: Anje Duhalderekin
Start Time: 20:00
Date: 2010-06-09
MINTZAKIDEAK MINTZATI: Windows euskeraz! (2/3)
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 4
Silvain Pouvreau
San Frances de Sales Genevaco ipizpicuaren Philotea (Paris, 1664)
Joan den ostiralean Microsoften euskarazko “partxeen” berri eman genizuen. Orain “LIP” biak instalatzeko bidea zehatzago erakutsiko dizuegu, asteon sistema eragilea, interfacea; hurrengoan office paketea:
SISTEMA ERAGILEA EUSKARATU
Sistema eragilea euskaratzeko, lehenik geure sistema eragilea zein den jakin behar dugu.
Geure kasuan, XP sistema daukagunez ”XP euskaratu” botoian sakatu beharko dugu.
Behin Microsoften orrialdean gaudela (edo Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.net helbidetik helduta), bertan “Jarraitu” botoian eta “Deskargatu” sakatu. Zuzenean “Gorde” esan eta izenik aldatu gabe berriz ere “Gorde” teklaren gainean sakatuko dugu.
Prozesua amaitua dagoenean, nabigatzailea itxi eta deskargatu berri dugun paketea exekutatuko dugu ikonotxoan bi klik eginez.
Amaituz joateko, lizentzia onartu eta bi bider “Hurrengoa” klikatuz “Instalatu” botoia sakatzea falta zaigu.
“Ados” botoiari emanda sistema berrabiaraztea eskainiko digu, baietz esan eta behin berrabiarazita sistema eragilea euskaraz erabiltzen hasi gaitezke.
BIZKAIDATZ LITERATURA LEHIAKETAREN HIRUGARREN EDIZIOA
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 4
Title: BIZKAIDATZ LITERATURA LEHIAKETAREN HIRUGARREN EDIZIOA
Location: Bizkaiko Foru Aldundia
Link out: Click here
Description: Bizkaidatz Literatura Lehiaketaren hirugarren edizioan, lanak aurkezteko epea zabalik dagoela gogoratzen dizuegu. Irati Jimenezek, euskaraz, eta Oscar Alonsok, gaztelaniaz, lan biren hasiera aurkeztu dute, batak euskaraz eta besteak gaztelaniaz. Lehiaketan parte hartzen dutenek jarraipena eman behar diete lan horiei.
Lanak aurkezteko epea irekita egongo da uztailaren 5a arte.
Start Date: 2010-06-04
End Date: 2010-07-05
MINTZAKIDEEN MINTZAIRA: Unai Iturriaga
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 2
Unai Iturriagaren “Berandu da gelditzeko” liburuaren hasiera (1999, Susa argitaletxea):
— Zer, azken garagardo bat ez ala?
— Ez, ez, ni etxera noa.
— Tira, azkena.
— Ez, benetan, ipurtzuloraino nago garagardoz.
— Speed pixka bat badaukat nahi baduzu, lehen erosi diot horko…
— Eskertua dago eskaintza, baina ez.
— Non lo egiteko asmoa duzu? Ane beste babalore horrekin joan da eta auskalo zein toki idilikotan ariko diren txorta jotzen. Nire etxean gera zaitezke, pisukidea kanpoan dago.
— Ez dauzkat lotarako ordu asko. Egia esan, ez nuke hemen egon beharko orduotan.
— Berdin dio, ohea emango dizut nik. Zure arazoa da lurrean lo egin nahi baduzu…
Mikelek justu-justuan lortu zuen Somera kaleko 13ko atea zabaltzea. Asteburu osoko egurrak ez zion errazten lurrarekiko angelua elkarzut mantentzea. Eskaileretan gora jarraitu zion Jokinek. Honek ere ausarki desafiatzen zituen orekaren lege nagusiak. Bigarren solairuko ate baten parean pausatu zen Mikel, eta berriz ere atarian izandako arazo bera izan zuen etxekoa irekitzeko. Ate ertzak giltzaren harat-honatekin urratu ostean erdietsi zuen bere helburua.
— Etxea kristo bat eginda dago, baina ez zaitez arduratu, nire pisukidea ez da oporrak bukatu artean etorriko, eta bere logela libre dago.
Han eta hemen liburuz mukuru ageri ziren apalategiei so zegoen Jokin, Mikelek komunean puxika lasaitzen zuelarik esaten ari zitzaionari jaramonik ere egin gabe.
— Sukaldean kafea eta esnea behintzat badaude, lo egin aurretik zerbait hartu nahiko bazenu. Ona dela diote! Nik lehen espagetiak prestatzen nituen parrandatik bueltan, baina speed madarikatu honek gosea ere lapurtu egiten dit.
Apalategiko liburuak arakatzen zebilen Jokin.
— Zureak al dira hauek guztiak?
— Liburuak? Bai zera! Nire pisukidearenak. Egia esan, ardoa edan, sermoiak bota eta liburuak irakurtzen baino ez daki. Tipo jatorra da baina…
— Denak irakurriak baditu jakituna ere izango da ba, joder!
— Jakituna? Hor dago bere arazoa. Gehiegi daki ero halakoak! Askotan ez da konturatzen besteok ez ditugula berak adina ordu galdu intelektoa garaztatzen, eta ikaragarrizko predikuak jasan behar izaten ditut. Ardo gehitxo edaten duenean (hortik dator intelektoa garaztatzearena), sarrerako liburuetatik hasi eta egongelara artekoen argumentua kontatzen hasten ez zait ba!
— Narrativa alemana contemporánea; Joseba Sarrionandiaren Ni ez naiz hemengoa…
— Bai, Sarri hemen ezagutu zuen, Bilbon. Badakizu, euren garaietan. Inoiz kontatu izan dit batallitaren bat edo beste. Eta horko hori aldiz, azalarengatik erosi omen zuen. Asko gustatzen zaio azalean dakarren pintura. Margolari alemaniar batena da… Dix edo antzeko zerbait. Baina hemen dauden liburu guztien egileak ezagutzeko botila ardo batzuk hustu beharko ditut oraindik Dionisosekin.
— Dionisos?
— Hala deitzen diote. Gerra izena zuela uste dut. Beno, ni neu juergako atxurra izara artean lurperatzera noa. Badakizu non dagoen logela. Liburu artean jarraitu nahi baduzu ondo, baina
Literaturia
Mintzakide | 2010(e)ko juniok 2
Title: Literaturia
Location: Larrabetzu
Link out: Click here
Description: Euskarazko argitaletxeak, herri bazkariak, poesia eta musika errezitaldiak, kontzertuak, antzezlanak,…
5ean eta 6an herri bazkaria 15 €tan.
Txartelak Larrabetzuko tabernetan daude salgai. Internet bidez erosteko: inesserrano@euskaltel.net
Date: 2010-06-04