Datorren larunbatean, maiatzaren 14an alegia, Barakaldoko BEC-eko 5. pabiloian euskara-mailak egiaztatzeko azterketa idatziak izango dira, 1. 2. eta 3. mailei dagokienez, 9:00etan, 11.30etan eta 16:00etan, hurrenez hurren.
2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza 2014-2015 Eskaintzahttp://ulibarri.eus/eskaintza/141eskaintza |
|
Datorren larunbatean, maiatzaren 14an alegia, Barakaldoko BEC-eko 5. pabiloian euskara-mailak egiaztatzeko azterketa idatziak izango dira, 1. 2. eta 3. mailei dagokienez, 9:00etan, 11.30etan eta 16:00etan, hurrenez hurren.
Egitasmo honen bitartez, 2 helburu nagusi lortu nahi izan dira:
1-EUSKARAZKO ZERBITZUA NORMALTASUN OSOZ EMATEKO MODUAN DAUDEN SALTOKIAK ZEINTZUK DIREN JAKINARAZTEA.
2- MERKATARI ETA OSTALARIEI BERE LANA APURKA EUSKARAZ ERE EGITEKO ANIMATZEA
Mundakako Udalak herrian euskara bultzatzeko kanpaina barria abian ipini dau, bere Euskararen Planaren barruan. ‘Arratsaldero poteoa’ izenadun programa horren bitartez, «herritarren arteko hartu-emonean euskararen erabilerak gora egin daian lortu gura dogu», azaldu dabe kanpainaren bultzatzaileek.
Deialdia badabil sare sozialetan hara eta hona, baina ordenagailutik Mundakako kaleetara jauzia egitea ezinbestekoa du. Arratsaldero Poteoa izenburupean, Mundakako Udalak euskara ahotan izateko programa abian jarri du urte amaierara arte. “Herritarren arteko erlazioetan euskara sustatzeko asmoarekin” sortu dute egitasmoa, baina batez ere “tabernetan”.
Euskara Planaren baitan egin zuen iaz Udalak diagnosia, eta beronek tabernetan “euskararen presentzia urria nabarmendu zuen”, gaineratu dutenez. Horrexegatik, egoera honi buelta emateko, Mundakako Udalak “poteoan joateko edota aktibitate komunak garatzeko” herritarren taldeak sortuko ditu. Udaletxean, liburutegian zein Turismo Bulegoan, apirilaren 18ra arte dute izena emateko aukera herritarrek.
Argazki Lehiaketa duzue honakoan, anima zaitezte, saria argazki-marko digitala izango da-eta.
Oinarriak
HABEko mailak egiaztatzeko datak hemen
Bilboko enpresa pribatu gehienak kalitatearen prozesuren bat baino gehiagorekin erlazionatuta daude zuzenean edo zeharka, egun baina, dudarik ez dago merkatuak berak eskatzen duela enpresak eman dezakeen onena, eta hauek beraz, eskakizunok betetzeko egokitu beharreko prozesuan daude.
Baina, enpresaren kalitatea gure zerbitzuan islatzen bada, eta era berean bezeroaren esparruetan aritze aldera, hizkuntza bera aintzat hartzen ez badugu, ez ote dugu zerbait galtzen?
EKILORE aholkularitza
Ulibarriko barnetegian euskara ikasten ibilia da.
“Beka batzuen laguntzaz etortzeko programa bat zegoen eta hainbat lekutara etorteko parada izan nuen. Adibidez, Arantzazura, Lezaunera, Etxebarrira…..” Osorik irakurtzeko: hemen sakatu
Elkarrizketa entzuteko: hemen sakatu
Datorren asteko Unibertsitateko ate irekien jardunaldiak direla eta, HIzkuntz Laborategiko Euskara eta Ingelera eskola zerbitzuen gaineko informazioa agertu nahi izan dugu Leioako EHUko kanpusera bertaratuko diren ikastetxeetako ikasleentzat.
Era berean, hilaren 14an eta 16an, goizeko eta arratsaldeko ordutegian informazioa emateko prest izango gaituzuela gogorarazi nahi dizuegu.
http://ulibarri.eus/noticias-eusk
| Datuen babesa | Gardoki, 3-1 48008 - Bilbao | Tlf: 944 162 472 | Faxa: 944 166 568 | e-posta: bulegoa@ulibarri.org