ERREZETA
TALOAK NOLA EGINMintzakide | 2011(e)ko febrerok 1
Taloak etxean egin ditzakezu, erraz. Artirina, gatza eta ur repela besterik ez duzu behar. Mahaia ongi garbitu, eta artirinezko sumendi bat egin bertan:artirinarekin mendi bat eraiki, eta zuloa egin goiko aldean. Zulo horretara gazitutako ur epela gehituz, eta guztia ongi-ongi eskuarekin irabiatuz, plastilina moduko ore bat lortu behar duzu;ez dadila oso hezea egon, eskuetan itsatsi egingo zaizu eta.
Ondoren, ore horretatik zatitxo bat hartu, eta ongi zanpatu, plater itxura har dezan. Plater moduko horren ertzak ongi itxi, eta zartagin batean frijitu, oliorik gabe.
Garrantzitsua da taloaren ertzak itxita egotea, beroak ertz horietatik ihes egin ez dezan eta igo dadin. ON EGIN!
Errezeta…. osagaiak besterik ez dira aipatzen. Errezeta izateko proportzioak gutxienez aipatu behar dira.
Zain gelditzen naiz. Mila esker