Nor gara
Ulibarri Euskaltegia Euskal Herrian euskara maila profesionalean irakasteari ekin zion lehen zentroa da. 1975. urtean hasi zuen ibilbidea.
Ulibarri Euskaltegiak Jose Pablo Ulibarriren omenez hartu zuen izena. Jose Pablo Ulibarri (1775-1847) aitzindari sutsua izan zen euskararen eta euskarazko irakaskuntzaren defentsan. Lehen zein orain, euskararen normalkuntzak bizi gaitu, berau dugu xede. Lehengoek zein oraingook xede horri eusten diogu, buru-bihotzez eutsi ere. |
|
EGITEKOA Ulibarri Euskaltegia Irakaskuntza Kooperatiba Elkarteak, kalitate ereduak zein arauak erreferentziatzat hartuta, euskararen eta horren kulturaren ikaskuntza/irakaskuntza, material didaktikoen diseinua barne, bai eta euskararen lan-esparruko hizkuntza normalizazioa ere eskaintzen ditu. ![]() Mintzakide programa: Joseba Zabala eta Eva GarcÃa Batetik, ikasleak gizarteratzeko edota azterketa ofizialak nahiz bestelakoak egiteko ahalik eta ondoen prestatuz; eta bestetik, edozein prestakuntza eskaera koordinatuz eta trebatze aukera zabalei bultzada emanez. Material didaktiko berrien sortze lanek ere programen berrikuntza eta hobekuntza jartzen dizkigute eskura. Aldi berean, entitate publiko zein pribatuetan aholkularitza zerbitzua ezarri eta euskara planen jarraipena eta gauzapena egiten du. Xede horietarako, enpresak bereziki zaintzen du hizkuntzaren kalitatea. |
ASMOA
Euskararen eta euskal kulturaren ikaskuntzan/irakaskuntzan eta lan-esparruko hizkuntza normalizazioan erreferentzi euskaltegia izatea nahi dugu Euskal Herri osoan, eskaintzen ditugun kalitatezko zerbitzuengatik, eta horiek bideratzeko langileok erabiltzen ditugun teknologia berriengatik. Horretarako, Kalitate Arauak eta Bikaintasun Ereduak oinarritzat hartu ditugu.
BALIOAK
- Beharrak/gizartearen aldaketak aurreikusteko gaitasuna, sormenaren eta iniziatibaren ildotik, berrikuntza bila.
- Lan-estilo kooperatiboa lanaren oinarri dugu.
- Etengabeko hobekuntzan oinarritzen gara, erakundearen jarduerak garatzerakoan.
- Erakundearen estrategiarekiko konpromisoa baloratzen dugu.
- Kalitatezko lanak bezeria asetzea dugu helburu.
- Konpromiso etikoa: Begiruneko giza-harremanak, nortasun propioa zein jarrera kritikoa, arduratsua izate eta abar baloratzen dugu.

Poznan unibertsitate poloniarreko euskara ikasle taldea Erriberri bisitatzen, Lezaun herri nafarrean barnetegia egiten ari zirela Bilboko Ulibarri euskaltegiaren eskutik.






Ulibarri Euskaltegia Euskal Herrian euskara maila profesionalean irakasteari ekin zion lehen zentroa da. 1975. urtean hasi zuen ibilbidea.











